UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatuko du, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Maiatzaren 21ean 50. Udako […]

Bilboko Udalak BILBAO IZAN programaren bisita gidatuen edizio berri bat jarriko du abian. Oraingo honetan, auzo protagonista Bolueta izango da, eta bisitak maiatzaren 3tik 28ra egingo dira. Bolueta ezagutu nahi duenak aukera paregabea izango du maiatzean.Lezama-Leguizamon familiaren domeinuak izandakoak aldatuz joan dira denboran zehar, gaur egungo Bolueta auzoa bihurtu arte. […]

Jaialdiaren programazio osoa prentsaurreko batean aurkeztu da , eta bertan parte hartu dute Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza Zinegotziak; Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Leire ArtigueFANTeko programazio koordinatzaileak.Prentsaurrekoan, besteak beste, normaltasuna FANTera nola itzultzen den nabarmendu dute: “Ardura eta kontu handiz, pozik gaude FANTez bere distira osoan gozatzeko, 47 saiorekin, nazioarteko gonbidatuak, egoitzak […]

Maiatzaren 2an, Bullying edo Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu mailako haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arriskuaz kontzientziatzeko eta gaur egun haur eta gazteentzat arrisku ikaragarria bihurtu den gaitz hori saihesteko mekanismoak bilatzeko. 2020-2021eko ikasturteko datuak eman ditu Hezkuntza Sailak. Eusko Jaurlaritzaren arabera. 2020-2021eko ikasturtean, Arabako, Bizkaiko […]

Aste nagusirako 100 bat egun faltako direla ospatzeko Kapela eguna izeneko festa ospatuko du Bilboko Konpartsak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bilbotar denek bere kapelarekin gozatzeko. Gaur goizean, Nerea Matutek eta Ioritz Varonak aurkeztu dute ekimen berria. Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran […]

1982an, Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 29an. Aukeratutako data Jean-Georges Noverre dantzari eta koreografoaren jaiotza da. Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza arte unibertsal eta askotariko diziplina gisa omentzea da, adierazpen mota hau aukeratu duten guztiak elkartuz, oztopo kultural, politiko eta etikorik gabe. Jean-Georges Noverre: […]

Kirolaren lubakian, PING eta PONG ibili gara, mahai tenisean gustura..FEKOOR taldearen izana eta izena ezagutu ditugu Gaizka Larrazabal lagunaren ahotan, eskurik gabe ere mahai-tenisean ari daitekeela erakutsita; Artxandako taldea ekarri digu Sergio Pereirak eta agintariek Bilbon kokatzeko asmoa duten PING PONG ETXEA proiektua ere ezagutu dugu, inklusioa eta osasuna ardatz […]

1969ko urtarrilaren 3an The Beatles Twickenham film estudioetan dabiltza kantuak ekoizten, euren azkenengo grabazioa izango zenerako. Peter Jackson-en dokumentalean Lennon galdetzen ikusten dugu: “Hau Harrisong bat ote da?”, Georgek aurkeztu duen All Things Must Pass abestia entzundakoan. Jarraian, McCartney eta Lennon, mespretxuz, beste kantu bat armonizatzen hasten dira. Horrela izan […]

Gaurko zine tartean Clara Roquet zinemagilea izan dugu hizpide. Hiru lan izan ditugu aztergai Ane Urkiola kolaboratzailearekin. Kataluniako zine gaztea. Azkenaldian pelikula berri asko egin dituzte bertan eta olatu antzeko bat dago zuzendari emakume gazteena. Clara Roquet, Belen Funes, Clara Simon…”El Adios”, “Les Bones nenes” eta bere lehenengo luzemetraia izan […]