Gaurko zinema tartean, Carla Simon zinemagilearen bi pelikula ekarri dizkigu Ane Urkiolak. Carla Simon kataluniar zinema zuzendaria eta gidoilaria da. 2017an Estiu 1993 (2017), katalanez filmatua estreinatu zuen, Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko, pelikula honek hainbat sari jaso zituen. Lehen hori izan dugu hizpide. Egun zinema aretoetan ikusgai dago ‘Alcarrás’ filma. […]

Aurten ere ospatuko da maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz. Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, baina nabarmenak eta oso kezkagarriak azken hilabetean egondako erasoak. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu gurean. Erasoak, […]

Uztailaren 2an euskal herritarrak eta kataluniarrak Pirinioetako Bidea izeneko ekimenean parte hartzera deitu ditu Gure Eskuk. Bada, beroketa gisa, asteburu honetan lau gailur argiztatuko dituzte, tartean Ganekogorta.Gorbeia, Uzturre, Larreineta eta Ganekogorta mendiek distira egingo dute larunbat gauean, maiatzak 14. Inguruko herrietatik tontorrerantz abiatzeko hitzorduak egin dituzte 19:00etan. Amalur Alvarez izan […]

Larunbatean abiatuko da Elikabilbo jardunaldia. Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABORE elkarteek antolatu dute ekimena. Elikabilboren sustatzaileak Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta daude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo Ukrainako gatazkak agerian […]

Abusu ikastola ari da antolatzen, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin, Bilbon. Musika, dantza eta tailerrak izango dituzte. Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez. Abusu ikastolak antolatuta. Atzo eman zituzten egunaren nondik norakoak. Ibilaldia beraz […]

POTTO saioaren 290. saioa hedatu dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Apirilaren hasiera eta akabu egunetan izan ziren bi saio aletu ditugu: Mungia eta Algorta. Bertan 6 bertsolari izan ziren kantuan, eta seiren (eta beste batzuen) kantuak ekarri ditugu. Ibon Larrazabal “Larra”ren aginduetara Mungiako Torrebillela aretoan kantuan izan ziren Onintza Enbeita, […]

Maiatzaren 13-14-15ean ERREKALDE HAZI ospatuko da, artearekiko eta kulturarekiko interesak batzen dituen errekaldeko elkarte, kolektibo eta norbanakoen jakinduria eta artearen jaia. Errekalde HAZI auzoko  elkarte-errealitate sendoa eta kultura-aniztasuna kontuan hartuta, gure arte- eta bizitza-adierazpen guztiak aterako ditugu kalera, elkarlanean . Aluzeta zentro komunitarioaren ekimena da (Gazteleku Elkartearen proiektua), gure kultura […]

Islabat taldearen gainezka kantuarekin zabaldu dugu gaurko piperpolis. Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan,Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu.Disko liburua argitaratu berri dute. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220510_piper_islabat.mp3 Deskargatu hemen.

Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko hainbat eragilek informazio bulegoak jarri dituzte martxan . Maiatza eta ekaina bitartean egongo dira irekita bulegoak, informazioa zabaltzeko eta eragozpen fiskala egiten laguntzeko. Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, […]