Zabaldu da Euskaraldia izen ematea

Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi gisa ariketa sozialean parte hartu nahi duen orok izango du izena emateko aukera. Aurten, ordea, aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta elektronikoan jasoko dituzten mezuen bidez. Kike Amonarriz Topaguneko zuzendariarekin berba egiteko tarte hartu dugu, eta ilusioa transmititu nahi izan du, urte gogorra pasa ostean aktibatu eta kalean galdutakoa berreskuratzeko une dela esan digu. Herritarrak izena  eman dezaten animatu ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

15 urtetan administrazio publikoa euskaldunduta egotea nahi dute Kontseiluak, ELAk eta LABek

og. Ira 29 , 2022
EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan, ELAk, LABek eta Kontseiluak administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diote: hamabost urtekoa. Bilbon egindako agerraldian, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko oinarrizko adostasuna jarri duten mahai gainean Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile […]

Honekin lotuak