Programa honetan Elon Muskek Twitterrekin egin dituen mugimendu guztiak errepasatuko ditugu, bere bizitzarekin zer egin erabakitzen duen bitartean. Baita ere izango dugu Google, Apple, kobrearen desagerpena eta zuntzaren zabalkuntza bestelako berrietan. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin […]
Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan sindikatu eta eragile ezberdinek eginiko deialdien errepasoa ekarri digu Eki Etxebarriak. Euskal Herriak kapitalari planto plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko arrazoiak eta helburuak aztertu ditugu Janire Landaluzerkin, euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak […]
Maiatzaren 26an,Ostegunean Arriaga antzokian izango da.”URKO HERRIKOI” Ikuskizun honetan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda agertoki berean izango dira, abeslariak kanta ezagunenak aurkezteko. Urko izan dugu gurean. Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere […]
Zein politak diren amanarekin ematen ditugun arratsaldeak! Gaur horri buruz aritu dira Lur eta Ilargi, izan ere amama Bes gaixorik dago eta bere falta sumatzen du Ilargik. Zuek ere egiten dituzue azkariak etxeko nagusienekin? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220520_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko fisioterapiaren historian murgildu gara Oier Gorosabelekin. Nolako bilakaera izan duen eta gaur egun lehen arretan ere ezinbestekoa litzatekeela fisioterapeuten lana. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220518_oier_fisioterapeuten_lamna.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan greenwashing edo “zuriketa berdea” aztertu dugu. Antonio Turielek hitzaldi batean adierazi bezala, negazionismotik negozionismora igaro dira zenbait lagun. Eragile asko hegemoniaren bila ari dira diskurtso ekologikoa beren parametroaren arabera nagusitu dadin. Berri txarrak ekartzen ditu ekologismoak: kontsumokeria, industrialismoa eta produktibismoa jartzen ditu arazo ekologikoen iturri moduan. Baina badira errelatoari […]
1964ko otsailean, The Beatles AEBetako Ed Sullivan-en telebista saioan agertu ziren. Apirilerako, pop musikaren zerrendetan goiengo bost tokiak euren kantuenak ziren. Martxoan, Defentsa Idazkari Robert McNamarak, Vietnamen gerra orokorrerako prest zeudela adierazi zuen. Maiatzean gerraren kontrako manifestazioak hasi ziren AEBetan. Ekainean, Nick Pearls, Phil Spiro eta Dick Waterman-ek, VW Beetle […]
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Euskaraz lasai aritzeko guneak sortzen, hedatzen eta identifikatzen jarraitzea lehentasuna izango da aurtengoan. Belarriprest eta ahobiziekin batera, ariguneak izango dira aurtengo Euskaraldiko protagonistak. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa sozialaren hirugarren aldia, […]
‘Euskara aurrera’ egitasmoak hainbat atxikimendu jaso ditu larunbateko manifestaziorako. Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian. Euskarak gaur egun duen egoerak arduratuta sortu dute egitasmoa. Nabarmendu dutenez besteak beste, azken urtean euskararen aurka hartu diren erabaki judizialak larriak izan dira, euskarak pantailetan duen presentzia murritza, eta […]
O programa de hoxe trae conversas sobre a língua galega e a arte da fotografía na semana da celebración das letras galegas. Falamos com Carlos Callón, mestre e activista da normalizaçom da nossa língua com o qual repasaremos a luita do povo galego por conservar a sua língua e poder […]
