Metrokuadrokak irekiko du Bad Jaialdia ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ ikuskizunarekin

Nazioarteko eta Euskal Herriko antzerki eta dantzaren proposamenik berritzaileenak bilduko ditu BAD jaialdiak Bilbon, urriaren 13tik 23ra. Metrokaudroka sormen laborategiak irekiko du jaialdia, La Fundicion aretoa Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” ikuskizunaren aurre estreinaldiarekin. Ondoren honako sortzaile euskaldunen lanak gozatzeko aukera izango dugu Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; Vulnera Compañia eta Itzuli Konpainia, beste herrialde batzuetako ikuskizunen aukeraketa zainduarekin – Frantzia edo Ingalaterra, esaterako –, eta beste kontinente batzuetakoak Ertzaren eta Mozambikeko artisten arteko lankidetza, bere proposamena, “Otempodiz”; edo Olga_Cirqanalogique konpainiarena, Uruguairen eta Frantziaren arteko lankidetza “LP (Long Play)” piezari bizitza emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zabaldu da Euskaraldia izen ematea

og. Ira 29 , 2022
Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi […]

Honekin lotuak