Gaurkoan okelatarako abereak hazteak dituen ondorioez mintzatu gara, batez ere ugaztunak direnak eredu industrialaren eredupean hazten direnean. Animalien sufrimendua, uren kutsadura, CO2 eta metano isuriak, baserri txikiekiko lehia desorekatua… Espainiako kontsumo ministro Alberto Garzónek, asmo onarekin, hainbeste okela ez jateko eta okela prozesatuak osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela esan zuenean polemika […]
Programa berri honetan, Europar Batasunak aurkeztutako Merkatu Digitalen Legea aztertuko dugu. EBk utzi dizkigun beste albiste batzuk, Appleren berrikuntzak eta telelaneko monitoreen kontrolari buruzko epai bat ere komentatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean332.mp3 Deskargatu hemen.
Zer gara gu? Nor gara gu? Bilbokoak? Bilbainoak? Bilbotarrak? Ez dugu batere erraza izan, Bilbo honetan, gure nortasun kolektiboa argitzen. Gabriel Aresti saiatzen da horretan eragiten. Zaharra da Bilbo, baina oso aldakorra, eta azken hamarkadotan etengabe bizi izan ditugu transformazio sakonak. Etorrera masiboak, etxe txabola behin-behinean altxatuak, auzo osoak ondoren, […]
Haibat lagun bildu dira larunbat arratsaldean argindarren prezioaren igoeraren kontra deitutako manifestazioan. Talde ekologistek, sindikatuek eta beste gizarte talde batzuek deitu dute protesta, ‘Sakeoari Ez!. Energia eskubidea!’ lelopean. Deitzaileen ustez, argiaren igoeran eragin dezaketen koiunturazko faktoreetatik haratago, “sistema elektrikoaren diseinua” da sakoneko arazoa, “konpainia elektriko handien neurrira” egina. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220328_argindarra.mp3 Deskargatu […]
Udaberriari ongietorria emateko hainbat ohitura daude Euskal Herrian. Amonak Nafarroan edota Bizkaiko herri batzuetanzelan egiten den kontatu die Lur eta Ilargiri. Besteren bat ezagutzen duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220326_gaurezdagoeskolarik_udaberria.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko zine atalean Ane Urkiolak sorkuntza prozesuaz (musika eta bertsolaritza) mintzo diren bi dokumental ekarri dizkigu. Biak ere sarean ikusgai ditugunak. Dardara Berri Txarrak taldearen Ikusi arte biran grabatutakoa eta Bertsolari, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_ane_dardara_bertsolari.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiraleko musika gomendioa ekarri digu Rafa Ruedak, gaurkoan Benizze Beñat Goitiaren proiektu berria ekarri digu. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, bestelako proposamen dakar, elektronikara hurbilduz. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu du zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_rafa_benizze.mp3
Kirol Eskirol saioak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur furgolaren alde ezkutuak argitara atera ditugu, ateak zabaldu eta sabaiak hautsi! Rayco Sanchez egon da tertulian, bere Opio Errebeldea + Jo ta Ke liburuekin; San Mamesen Orroa ekimenaren berri izan dugu Iñigo Delgadoren ahotan; Nahia Alonso Primer Iberdrola ligako […]
Keia taldea “Erregaia “ deituriko lehen lana plazaratu du. Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez osatzen dute taldea. Bestelako taldetan aritutakoak dira. Aspaldiko laguna Ane Arruti batu zaigu irratira. Hamar abestiz osatutako bilduma da plazaratu dutena. Aspaldi sortutako kantuak taldean osatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220323_keia_talde.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den udan Kaki Arkarazoren Garate estudioan grabatu zuen Liher taldeak bere bosgarren bilduma. 2015ean sortutako talde honek gero eta oihartzun handiagoa du. Entzun ditugun kantuak: Kintsugi eta Ain’t No Lulaby. Moonshine Wagon (Whiskey gurdia) Araban sortu zen, 2013an. Bluegrass talde metalikoa izan da beti, guztiz atsegina, eta ehunka emanaldi […]
