Artxandako funikularrak birmoldaketarik handiena jasango du

 

“XXI. mendeko funikularra” izatea omen da egingo diren lanen helburua. Besteak beste, lorategi bertikal bat eta eguzki-panelak jarriko dituzte, azken horiek urte amaierarako martxan egotea aurreikusten delarik. Azkenik, goiko geltokia birmoldatuko dute, datorren urtean hasita. 1,7 milioi euroko laguntza jasoko du Europar Batasunaren Next Generation funtsetatik. Funikularraren historian murgildu gara gaurkoan.
Funikularrak lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako ibilbidearen ostean hainbat berrikuntza jasan ditu zerbitzuak. Azken berrikuntza 1984ean egin zen, 1983ko uholdeen ostean alegia. Behin funikularra eraikitzea erabaki ondoren, Bilboko gizartean sekulako eragina izan zuen. Burgesiari begira kasinoa zabaldu zuten, eta baliabide gutxiago zituztenentzat Txakoli jatetxea. Azpiegitura horretan inbertitu zuten enpresariek ikusi zuten funikularrak berekin negozio aukera bat zekarrela, eta hala izan zen. 1936ko gerra lehertu , eta, tropa frankistek Bilbo bonbardatu zutenean, azpiegitura hura erabat txikitu zuten, eta baita kasinoa bera ere. Zerbitzua 1938. urtean berreskuratu zen, eta egurrezko bagoiek gora eta behera jarraitu zuten urte luzez. 1970eko hamarkadara zaharkituta iritsi zen azpiegitura, harik eta 1976an istripu larri batek funikularra ixtera derrigortu zituen arte. 1983ko uztailean zabaldu zen, azpiegitura guztia goitik behera berritu ondoren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lege berriak hezkuntza pribatizatzen duela salatu du Steilas sindikatuak

az. Ira 21 , 2022
Irailaren 14an hezkuntza legearen aurreproiektua argitaratu zuten eta, hilabete bat egongo da ekarpenak egin al izateko. Hezkuntza Legea ahalik eta azkarren gauzatu nahi dutela agerikoa dela salatu du sindikatuak.  Sindikatua gogorarazi nahi izan du legea  ez dela sindikatu eta eragile sozialen parte hartzearekin landu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220921_hezkuntza_legea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak