Otsailetik ekainera bitartean greban egon ostean, Bilboko udal-eraikinetako garbitzaileek irailean ekin zieten berriz mobilizazioei, eta greban daude urtarrilaren 10 arte. Lan-baldintzak hobetzea eta soldata-arrakalari aurre egitea bilatzen dute langileek, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek ohartarazi dutenez, greba mugagabe bilakatzeko aukera zabalik dago. Gaur gaurkoz urtarrilak 10 arte luzatu dute greba. 400 langile inguru dira sektorean, gehienak emakumeak, eta haiek arduratzen dira Bilboko ikastetxeak, haur-eskolak, liburutegiak, kiroldegiak eta udalaren beste hainbat instalazio garbitzeaz. Zerbitzua azpikontratatuta dauka udalak, eta UTE BIO ERAIKIGARBI enpresak kudeatzen du gaur egun, FCC multinazionalarekin lotuta. Beharginek salatzen dute, dena den, funtsezko lan publiko bat egin arren bereziki prekarioak direla sektoreko baldintzak. Ikastetxeetako guraso batzuek bat egin dute zuen protestekin. Kezka agertu dute igandeko hauteskundeetarako eskoletan garbiketa berezia egiten bada grebaren eragina ezkutuan geratuko delako. Lanaldi osoan, udal-eraikinetako garbitzaile batek 1.200 euro inguru kobratzen ditu hilean, eta kale-garbiketako batek, 1.800 inguru. Garraio-plusean ere aldea dago, eta eraikinetako langileek ez dute toxikotasun-plusik jasotzen. Bihar Osteguna udal batzar dago Bilboko udalean eta protesta egingo dute arartsaldeko 17:30etan Udaletxe aurrean.
Deskargatu hemen.


