Gaurko saioa soinu lakar eta granulatuak entzuteko profitatuko dugu. Lehenbiziko gonbidatuak La Rekba talde Donostiarra izango da. Punk-Rock klasikoa egiten dute, indartsu eta dotore. EP batean bildu dituzte lau abesti, lau zurrunbilo elektriko. Bejondeiela! Hurrengo taldea Hypoluxo dugu, izen bereko disko bat kaleratu dute duela gutxi eta bertan erakusten dute […]
Addar taldea Bermeon sortu zen 2018an. Urtebetez abestiak landu eta gero, 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioetan bere lehen lana ekoitzi du: Sugarra. Orain udaberriarekin disko luzeagoa egin dute “Errautsak” deiturikoa, Gorka (ahotsa eta gitarra), Beñat (gitarra), Mikel (baxua) eta Imanolek (bateria) osatzen dute taldea. Gurean izan dira kantu berriak eta […]
Bilboko Euskal Museoa handituko dutenez, bertako bilduma Zamudioko kanpo biltegi batera lekualdatu dute. 25.000 pieza mugitu dituzte jada; beste erdia falta zaie. Iazko martxoan zen hastekoa proiektua, eta itxialdiaren lehenengo hilabeteak dokumentazio lana egiteko aprobetxatu zuten museoko teknikariek. Piezak ekainean hasi ziren lekualdatzen eta, ia hamar hilabeteren ondoren, Euskal Museoaren […]
Metro Linea 4 plataformak Euskal Trenbide Sarearen partaidetza-prozesu alternatiboa egin du, eta Irala, Errekalde eta San Adriango 3.378 herritarrek parte hartu dute. Erakundeei eskatzen diete kontuan har ditzatela beren proposamenak. Agerraldian azaldu dutenez, martxoan ETSk kontratatutako enpresa bat parte-hartze prozesu abiatu zuen metroaren 4. lineako trazatu aukeratzeko, Pertsona horiek azaldu […]
Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210330_Koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Bi gomendio ekarri dizkigu Ane Urkiolak. Bi pelikulak aktoreen lana nabarmentzen delako eta bi pelikuletan gaia itxurakeria da. Erlauntza pelikulan Landetxe bat da filmaren agertoki zentrala, lagunetako baten ezkondu aurretiko festa ospatzera joan baitira bertara. Txikitako lagun talde hartatik, baina, urte asko pasatu dira, eta urteekin batera, harreman sareak ere […]
Bilboko Udalak Garabia eta Pabellón 6 aretoak berritzeko lanak eta inguruko urbanizazioa egingo ditu, bi antzerki gune berri sortzeko, era berean, proiekzio handiagoa emateko. Garabia eta Pabellón 6 bi nabe paralelok osatutako industria-pabiloi zahar batean daude. Urteek aurrera egin ahala, hainbat egokitzapen, aldaketa eta konponketa izan ditu instalazio horrek eta, […]
Gaur Lur gizajoak kokoterino amaitu du eta amama eta Hodeik laguntzea lortu dute. Jakin nahi duzu zelan? Adi egon! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210327_gaur_ez_dago_eskolarik_igerilekua.mp3 Deskargatu hemen.
Ampliacion Supersur Ez plataformak Bolintxura mendi martxa antolatu du Abusu auzotik abiatuta, Supersur autobidea handitzeko lanek haranean eragiten duten kalteak salatzeko. Mobilizazioa larunbatean abiatuko da Zamakola Kaleko 77. zenbakitik, goizeko 10:30ean. Hodeirekin batera Bolintxuren egoera errepasatu dugu. “Bolintxu ez suntsitu, Bolintxu babestu egin behar duzue!”. Hori da Ampliacion Supersur Ez! […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan erreportaje nagusia June Fernandez kazetariak egin du. Espainiako kongresuan negoziatzen ari diren Trans legearen inguruko xehetasunak ekarri ditu. Ohian Indart dantzariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. euskal dantza eta dantza garaikidea bizi […]
