HAUXE GURE LURRA: Zaldi emozionalak gara

Kanta bat aipatuz hasi da Josu Larrinaga gaurkoan ekarri duen gaia azaltzen. Kanta Petti abeslariaren Zaldi emozionalak abestia da, Chomskyren idatzietan inspiratutako ‘Manipulazio estrategiak’ diskokoa, eta gaia, berriz, emozioak eta manipulazio estrategiak. Alice Poma eta Tommaso Gravantek idatzitako Emociones y activismo en tiempos de COVID-19 artikulua hartu du Josuk hizpide. Egileen arabera, neoliberalismoarekin langile klaseak klase kontzientzia galdu eta indibidualismoa, egoismoa eta narzisismoa hartu ditu balio nagusitzat, eta hori areagotu da pandemia garaian. Pobreak eta langile prekarizatuak eskumako populismoaren sareetan jausteko arriskua dago egungo testuinguruan. Ekonomiaren eta soziologiaren analisi dialektiko burutsu bezain hotzak baino, giza emozioen funtzionamendua ulertu eta gizarte eraldaketan izan behar duten rol handiari erreparatu behar diogu. Enpatia, elkarrekikotasuna eta maitasuna bultzatu behar ditugu, neoliberalismoaren balio horiei eta ultraeskuinaren soluzio bihozgabeei aurre egitekotan.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Bagoi hutsak" diskoren kontzertua emango du Postal kolekzionistak taldeak

az. Mai 26 , 2021
Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan. Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore […]

Honekin lotuak