Ostirala eta larunbatean Zaharrean berri Alde Zaharreko jaiak ospatuko dira

Maiatzaren 28an eta 29an Santiago plazan hainbat ekintza antolatu ditu Alde Zaharreko Jai Batzordeak.2019an ekin zioten Alde Zaharrekoa jaiak antolatzeari, aurreko urtean bertan behera geratu ostean berriro martxa hartu eta ostirala eta larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Urte zaila izan bada ere auzoan alaitasun zabaldu nahi dute.   Ostiralean emango diote hasiera egitarauari, Alde Izarrak “talent show”arekin. Bi saio egingo dituzte, bata 17:30ean umeei zuzenduta egongo dena eta bigarrena 19:00etan, nagusiei zuzendutakoa. Parte hartzaileek duten talentua erakusteko aukera izango dute ekintza honen bitartez. Larunbatean goizeko 10:00etan diana izango da eta ostean, auzoko kaleetan barrena egingo den adinarteko ginkana antolatu dute. Arratsaldeko 17:00etan Santiago plazako balkoi batetik bestera bertso saioa izango da, ondore kalejira eta eguna Santiago plazan bukatuko dute Alde Zaharrean kantuan egoten de Pascuali saria emanez.

Izena emateko: https://linktr.ee/zaharreanberri

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udaberriko topaketa ospatuko dute AEK-ko ikasleek

og. Mai 27 , 2021
Urtero legez, Udaberriko Topaketa izeneko jaia antolatuko dute AEK euskaltegiek euskararen presentzia plazara ateratzeko helburuarekin. Nahiz eta aurreko urtean jaialdia online ospatu, aurten ikasle eta antolatzaileek kalean ospatuko dute dute jaialdia. Gaur bertan izango da ekitaldia, maiatzaren 27an. Goizean, Indautxu Plazan, Bea Egizabalen umorezko bakarrizketa bi txandatan entzuteko aukera egongo […]

Honekin lotuak