Bilboko Konpartsak urtebeteko hausnarketa egin ondoren indartuta datoz

Bilboko Konpartsak federazioak hausnarketa prozesuan egon ostean udari aurre egiteko prest dela adierazi du. Ekainean Txosnaganera mendi irteera antolatuko dute eta, ekainaren 23an, udako solstizioari ongi etorria. Arkaitz Bilboko konpartsetako kidea izan dugu gurekin datozen hilabeteotako asmoez mintzatzeko. Azken urte hau lanean aritu direla azaldu du, “barrura begira” eginiko lana izan dela nabarmendu du. Abuztuaren azken hamabostaldirako hainbat ekimen prestatzen dabiltza, osasun egoera tarteko dela. Ez da Aste Nagusia izango, orain arte ezagutzen dugun moduan ezinezkoa baita ospatzea, izan ere “ardura sozialarekin” jokatuko dutela azpimarratu du, baina eguneko egitaraua antolatzeko nahia agertu du. Gauzak horrela, 2021ean udalarekin bilerak izan dituzte eta lanean ari dira erabakiak eta ekimenak elkarrekin adosteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Irurtzunen izan zen AIXITA sariketa eta santutxuko EZ-JAIALDIA

og. Mai 27 , 2021
Errima, prosa eta kantu artean joan zaigu beste POTTO bat! Gaurkoan, Irurtzunen izan zen AIXITA sariketan egon gara. Bertan kantuan izan zen Euskal Herrietako bertsolari tropela: Iker Gorosterrazu, Maddi Anne Txoperena, Eli Pagola, Xabi Igoa, Imanol Uria eta Saioa Alkaiza kantuan izan ziren Zigor Gartziaren aginduetara. Sakanatik Bilboaldera egin dugu […]

Honekin lotuak