Saioa sindikal agendarekin abiatu dugu, deialdien errepasoa zehatza egin digu Ekhi Etxebarriak. Endika Alabort Amundarain ekonomialariak  Tubus Reunidos lantegiko Isma izan dugu. Duela urte batzuetatik hona egoera larrian dago Amurrioko  Tubos Reunidos, eta pilatutako zorrari  buelta ezin emanda dabil. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Espainiako aurrekontuen inguruko azterketa ekarri digu. Saioa […]

Gau Irekiak, Sarean Kultur Elkarteak antolatutako San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kultur jaialdi parte hartzaileak, bederatzigarren edizio berezia ospatuko du abenduaren 12an, egungo testuinguruaren ezaugarrietara egokituz. Maria Larramendik ekarri dizkigu edizio honetako ezaugarriak.  Gau Irekiak Auzo Garaietako kultur aberastasuna ospatzea proposatzen du kolektiboki, deialdi ireki batetik abiatuz, testuinguruko hainbat […]

Azaroak 25eko efemerideari loturik, gaurko proposamena sexualitatea eta arkitekturaren arteko loturak mahai gaineratzea da. Horretarako, gure ohiko kolaboratzaileak, ,Ula Iruretagoienak,  arkitekturan gai hauetan enblematikoa kontsideratu daitekeen liburu bat hartu du azterketa-iturri: “Pornotopia”, Paul B. Preciadok idatzitakoa. Liburuan, Playboy aldizkariak Ameriketako gerra osteko etxearen iruditegi kolektiboan izandako eragina eta iruditegi horrek […]

Pasa den hilabetean saio berezi bat egin genuen Ingalaterrako Brian Eno musikari eta produktoreari buruz. Gaur saio hoartan entzun ez genituen kantu batzuk berreskuratu ditugu, David Byrne eta Enoren elkarlanaren ostekoak: Help Me Somebody (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, New Orleanseko Reverend Mortonen sampleekin), Moonlight in Glory […]

Edozein hizkuntza ikastea, baita euskara ere, prozesu eta lanketa bat eskatzen duen jarduera da, baina benetan aberasgarri egiten zaituena. Jatorrizko hizkuntza euskara ez duten pertsonak entzungo ditugu jarraian. Hizkuntzak ikastea oso lan handia da eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Saioan zehar  Izaro entzun dugu, Finlandiarra da, Finlandieraz hitz […]

Euskal kantagintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatu ditu Haizea Martiartu Markinako saxo jotzaile gazteak, Folketik jazzera ensemble lanean. Martiartuk azaldu duenez, proiektu hau kontserbatorioa amaitzen ari zela hasi zen gauzatzen. Zortzi konposaketaz osatuta dago diskoa. Hauetatik sei bertsioak dira eta bi, aldiz, konposaketa propioak. Gainera, beste bederatzi musikari gazteen laguntza […]

Gaur ere POTTO egin dugu eta Euskal Herrietako eskolarteko finalak ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara: Bizkaiko, Nafarroako, Bertsularien Lagunak elkarteko , Arabako eta Gipuzkoako eskolarteko finaletako aukeraketa diktatoriala dugu entzungai + Xamarri oparitutako bertsoak. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/201202_potto_eskolartekoak.mp3 Deskargatu hemen.

Kafekistan podcastean euskaraldia izan du ardatz Nagore Uriartek. Ahoa eta belarriak prest ditugu euskaraz bizitzeko. Hori egin zuen Lutxo Egiak. Hizkuntza hegemonikoan hitz egiteari uko egingo zion Lutxo Egia idazleak 31 egunez, arau sozialak ikusarazi eta haiekin jolasteko helburuz,” Bi-lingual: transitoak” performancearen bitartez. Kafekistan honetan Lutxo Egiaren hausnarketak entzun ditugu. […]