Maskararen azpiko karmina: Bilbo inoiz entzun ez duzun bezala Loraldia jaialdian

Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, ordea, gutako bakoitzaren beldur eta izu ezkutuenen gordelekua izango da. Pandemiak gure mugimenduak eta gure aurpegiak mugatu ditu. Maskaren azpian ezkutatu behar ditugu orain sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Ia berdindu egin gaituzte denak. Baina, zer dago maskara horien azpian? Norenak dira begi izutu horiek? Nora begira daude?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetuarekin solasean Argia astekarian

og. Mar 4 , 2021
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Azalean Adur Ramirez de Alda Altsasuko auzipetuarekin eginiko elkarrizketa dugu. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatu zuten, Altsasuko gazteekin elkartasun uholdea izan zen.  Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen gaztetako bat da Adur Ramirez de Alda da, […]

Honekin lotuak