Musika-Música 2021 jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 5ean, 6an eta 7an ospatuko da, Vienako hiria izango delarik protagonista. Horrela, Jaialdiak amaiera emango dio 2019an Londres eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segida izan zuen zikloari. Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak 36 kontzertu programatu ditu aurtengo ediziorako. Lehenengoa, irekierakoa, barikuan, martxoak 5, izango da, 19:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eta BOSen (Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean) esku egongo da, Bilboko Koral Elkartea, Miren Urbieta-Vega sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Mikeldi Lopez tenorea eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoarekin batera. Interpretatuko duten obra Beethovenen 9. Sinfonia re minorrean opus 125 ‘Coral’ ospetsua izango da.
Deskargatu hemen.