SOINUGELA: The Undertones, James Purify, Sylvain Sylvain, Little Feat, Tom Stevens…

The Undertones Irlandako Derry hirikoak ziren. 80ko hamarkadaren hasieran arrakasta nabaria lortu zuten. The Ramones taldeak 1981ean Donostian jo zuenean, Ramonestarrak elkarrizketatu genituen eta The Undertones Europako talderik kuttunena zutela esan ziguten. Entzun ditugun kantuak: (She’s A) Runaround, There Goes Norman eta Girls Don’t Like It.

Floridako James Purify soul kantariak, bere lehengusu Bob-ekin bikote ezinbestekoa osatu zuen 60ko harmarkadan. Hil berri da James eta, horregatik, James eta Bobby Purifyk egindako pare bat kantu entzun ditugu: Let Love Come Between Us eta Shake a Tail Feather.

Sylvain Sylvain, New York Dolls taldearen gitarra joleak pasa den urtarrilaren 13an utzi gintuen. Funtsezkoa izan zen bera talde mitiko horren soinuan. Entzun dizkiogun kantuak: Puss ‘N’ Boots, Trash eta What’s That Got to Do With Rock’n’Roll.

Etengabe joaten ari zaizkigun musikarien artean John Pilgrim dugu, Londreseko skiffle musikari aitzindarietakoa, 88 urterekin zendu baita. Bere Don’t You Rock Me Daddy-O eta Cumberland Gap entzun ditugu.

Joan zaigun beste bat Tom Stevens dugu, hainbat taldetan ibilia baina batez ere The Long Ryders-eko baxu jolea izateagatik ospetsua. Taldearen urrezko garaian hainbat doinutan nabari daiteke bere parte-hartzea. Guk Tell it to the Judge on Sunday, Too Close to the Light eta Looking for Lewis And Clark.

Tim Bogert baxu jolea ere zendu berri da, Vanilla Fudge taldearen partaide nagusia izandakoa. Entzun ditugu: You Keep Me Hangin’ On, Ticket to Ride eta The Love of Love.

Virginiako Tony Rice bluegrass musika gitarra jole garrantzitsua izan da, berriki hil arte. Jazz musika ere maite zuen eta berak idatzitako Mar West entzun dugu gorazarre gisa.

Little Feat talde ahanztezinaren lehenengo lana ekarri dugu gogora, eta bertatik hainbat kantu entzun ditugu: Dog Breath, In The Year Of The Plague, Snakes on Everything, Strawberry Flats, Truck Stop Girl, Brides of Jesus, Willin’, Wolf’s Tunes eta Hamburguers Midnight.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Konpost taldearen lehen diskoa Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Mar 5 , 2021
Duela 3 urte hasi ziren biltzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu, eta tarte honetan kantu bilduma bat egin dute tarte honetan zehar. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak denak, izenak dioen moduan, proiektu honekin aurrekoetatik hartutakotik lan berria egin nahi izan dute. 10 kanta ditu biltzen ditu diskoak […]

Honekin lotuak