“ Dena aldatu, sistema arrakalatu” lelopean kalera aterako da Martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feminista. Atzo aurkeztu zituzten Emakumeen Nazioarteko Egunerako mobilizazioak, nabarmendu zuten inoiz baino beharrezkoagoa dela kalera ateratzea. Bilbon, Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira manifestaziorik handienak, baina, hirietan ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan ere egingo ditu mobilizazioak mugimendu feministak. Ekitaldi denetan arduraz jokatzeko eta osasun neurri guztiak betetzeko deia egin dute. Gogoratu zutenez, duela bi urteko greban “bizitzak erdigunean jartzeko beharra” aldarrikatu zuten; iaz, antolatzeko beharra izan zen aldarria.
Deskargatu hemen.