Gaurkoan bi pelikula izan ditu hizpide Ane Urkiolak. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Lehenengo “80 egun” fila izan dugu hizpide. Gai ausarta aukeratu zuten pelikularako, 70 urte inguruko bi emakumeen arteko maitasuna. Sentimenduei buruzko istorio zirraragarri bat, sentimendu horien normalizazioa bilatzen duena. “Adelen bizitza” Pelikula bi neskaren arteko maitasunari buruz da, sexu bereko pertsonen arteko harremana onartzeko prest ez dagoen gizartean. Pelikularen zuzendaria Abdelahatif Kechiche da.
Deskargatu hemen.