Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Bizi dantza’ ikuskizuna eskainiko dute asteburuan Campos antzokian . Lau emanaldi izango dira larunbata eta igandean, aukera paregabea kulturaz gozatzeko. Jose Mari Agirretxerekin izan gara, azken hilabeteak gogorrak izan direla kontatu digu, eta badela kultura benetan bultzatzeko garaia. Ikuskizuna moldatu behar izan dute baina ala ere […]
Saio hau prest genuela, Soinugelako hastapenetik gure ikur nagusietakoa zen Toots Hibbert kantari eta kantugilea irailaren 11n zendu zela jakin genuen. Kingston hiriko ospitale batean hil zen, dirudienez, koronabirusaren ondorioz. Guk omenaldi txiki bat eskaini diogu berari, eta gaurko urrezko kantua Funky Kingston (1972) izan da. Frederick Toots Hibbert 1945ean […]
Gazteolan 6 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako euskara eskolak eskaintzen dira. Modu atseginean, aisialdian euskaraz biziz. Askotan eskolara edo klaseetara mugatzen da hizkuntza, gazteolan bestelako esperientzi eskaintzen dugu. Egoera berrira protokolo zehatzak prestatu eta matrikulazioa irekita dago. Gazteolako haurrak izan ditugu irratian euren esperientzia kontatzen. Informazio gehiago www.gazteola.eus https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200923_Gazteola.mp3 Deskargatu […]
Ekain Albite Zumaiarrak Haizearen Egia film laburra estreinatu berri du. Tahar gaztearen istorioa kontatu du: Saharan jaio eta Euskal Herrian bizi den 20 urteko mutilarena, alegia. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du eta, egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Egoerak bultzaturik, saharar gaztea etxera […]
Gaurko lanaren ekonomia saioan hezkuntza komunitatea izan dute hizpide. Ertz ezberdinetatik aztertu dute egoera. Batetik Nerea Fillatirekin berba egin dute, Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau, artikuluaren inguruan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Hezkuntza grebaren inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariak […]
San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkarteak BILBI 020 kanpaina abiarazi du. Kanpaina honetan, zigiluak dituen kartoi baten bidez, doako txartela lortzen da (BILBI 020), Kanpaina honen berri izateko Iker Urkidi izan da gurean. Kanpainari atxikitako lokalek kartoiak izango dituzte, bezeroei doan eskaintzeko; kartoi bakoitzak bost kupoi […]
Ander Mujika Felix Buff Johannes Buff eta Maialen Belaustek osatu dute Testura taldea. 6 soinu pieza eta kantu bat, Fuji izenekoa grabatu dituzte. Hiru musikari eta irudi sortzailea batu dira proiektuan, taldekideei erreparatuta argi dago irudiak eta piezak atmosfera bat sortzen dute . kantuak baino piezak sonoroak dira. Ander Mujika […]
Hasteko New York-etik ekarri ditugu doinu trinko eta ilunak pandemia garaiotarako. Bambara taldeak Stray izeneko diskoa kaleratu berri du, eta garai hauekin bat datozen artegatasun eta desorekaren barrenetik abesten digute. Hurrengoak gure gaurko zerrendan The Black Keys bikoteak euren azken diskokarekin: Brothers. Ohioko taldearen eskutik zapore modernoa duten oinarri klasikodun […]
Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu: The […]
Asteburua ate joka dugun honetan gurera proposamenak ekarri nahi ditugu bada eta kutur ekitaldiez gozatzeko aukera. Bilbon abiatzen dugu errepasoa asteburu osoan zehar pabeloi 6 aretoak bi antzezlan eskainiko ditu, Gazte konpainiak “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? “ taularatuko du. Antzezlanean gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona […]
