SOINUGELA: Jose Afonso, Tommy Emmanuel, Jim White, Ska goiztiarra

Portugaleko Jose Afonso pasa den mendeko kantari-kangugile handienetakoa dugu. Herrialdearen iparraldeko herri musikatik edan zuen, baina harago joan eta, alderdi komunistako kide izanik, 1974ko iraultzaren ikurra bihurtu zen. Gaur urrezko kantua Grandola Vila Morena izan da, zuzenean grabatutako bertsioan. Gero, Afonsoren beste kantu batzuk ere, garai ezberdinetakoak, entzun ditugu. Venham mais cinco (1974), Canto da primavera (1986), Balada de outono (1981), Vai Maria vai (1969), Os vampiros (1968), Os fantoches de Kissinger (1979), Os indios de Meia-Praia (1975), Coro dos tribunais (1974), Enquanto ha força (1978), Viva o poder popular (1978), Maio maduro maio (1994, Madredeus), Cantigas de Maio (Benedicto), A onda branca (Cesareo Sanchez Iglesias).

Tommy Emmanuel gitarra jole australiarra bere musika tresnaren maisua da. Zuzenean grabatutako pare bat doinu entzun dizkiogu: Working Man Blues, Beatles Medley, The Finger Lakes, Georgia on My Mind eta House of the Rising Sun.

Jim white bateria joleak eta Marisa Anderson gitarra joleak The Quickening izeneko abangoardiako lana kaleratu dute. Bertatik The Other Xmas Song eta Unwritten entzun ditugu.

Jamaikako 1966ko ska doinu pare bat entzun ditugu: The Ska (from Jamaica) Jackie Estick eta Let’s Jump (The Maytals).

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=ERXpCjbwny

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsolari gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala

og. Abe 10 , 2020
POTTO saioak ez du etenik! Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, badugu bertso jan-edana, gazteek emana, kantu-errima andana. Bertsolari gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala hedatu dugu gaur FMko uhinetan barna Bilbo Hiria irratian. Lau eskualde (Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai) eta 12 bertsolari kantuan. Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo […]

Honekin lotuak