Donostia Zinemaldiko Culinary Zinema sailean parte hartu ostean, Asier Altuna zinemagileak Juan Mari Arzak eta Elena alabaren jatetxeari buruz egindako ARZAK Since 1897 dokumentala asteburuan estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Bi protagonisten bizitzan barrena eramaten gaitu dokumentalak Juan Mari Arzak eta Elena Arzak , ala ere euskal  sukaldaritzaren […]

Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.

Gaurko irrati tartean ez dugu tenislarien inguruan berba egin.Izen hori daraman lesioaren inguruan mintzatu zaigu oier Gorosabel fisioterapeuta.  Izan ere, edozein esku-beharginek daki zertaz ari garen  tenislariaren ukondoa aipatzen dugunean. Esku-beharretan, batez ere industrian, asko dira lan estereotipatuak: berez esfortzu askorik eskatzen ez duten mugimendu txikiak, beti berdinak, egunaren buruan […]

Muda du izena Thierry Biscaryren azken proiektua. Loraldian “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar.Proiektu berriarekin dator beraz, disko berriarekin, kantu berriekin. Baina beti bezala historiaz beteriko kantuak dakartza berriro ere , guren izan da  Thierry. Manez eta kobraken ostean dator Muda, ezberdintasunak handiena oraingoan sokak protagonismoa handiago duela. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201007_Muda.mp3 Deskargatu hemen.

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Liberoamerika literatura sustatzeko ekimenak euskal idazle gazteen lanak bildu ditu “Izotzetan islatuak” liburuan estilo eta euskara aldetik. Liburuaz gehiago jakiteko gurekin izan da Leire Alonso editorea. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal […]

Ikasturte berria prestatzeko garaia dugu, egoerak behartuta hainbat kontua aldatu dira gure inguruan, baina bada  eskaintza,  esterako Bizkaiko Urtxintxa eskolak 35 urte darama aisialdia lanean, aisialdia balioetan hasten. Urriak 9 arte ikastaroetan izena emateko aukera izango da, guzti horren inguruan berba egiteko gurean  Goiuiri Mendez Otaegui eta Amagoia Osinalde Mendibasorekin. […]

Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk. Lehenengoa “El colapso” du izena. Frantziarra da, 20 minutuko 8 kapitulu, denak sekuentzia planoan filmatuak. Filmin plataforman ikus daiteke. Kolapsatu den zibilizazio baten bidez biziraun nahi duen gizartearen argazkia egiten du. La Parisites kolektiboak idatzi eta zuzendu du. Arrakasta handia izan duen telesaila da. […]