MUSIBLA #119: Old School Funky Family, Broken Brothers Brass Band, The Very Small Orchestra, Rafa Rueda, Hypoluxo, PVA

Gaurko saioan lehenbizikoak Old School Funky Family taldekoak izango ditugu gurekin, 2017an kaleratu zuten Ping Pong izeneko diskoa. Baionakoek ehundaka kontzertu eman dituzte honezkero mundu osoan barrena, euren proposamen erritmiko eta azeleratuarekin. Haize instrumentuak oinarri duen beste banda batekin goaz segidan. Iruñetik datorren Broken Brothers Brass Band. 2018an Txertaketa izeneko diskoa kaleratu zuten, NewOrleans, Funk, Jazz tradizionala eta beste hainbat soinu eskaintzen dizkigute bertan bildu zituzten 9 abestitan. The Very Small Orchestra, Baionatik datorren banda berezia. Gagarin izeneko diskoa kaleratu zuten 2019an eta taldek formazio bitxia dauka: oinarrian gitarra akustikoa, biolina eta harmonika. Hala ere, grabazioetan, entzungo duzuenez, banda indartsua bildu dute. Entzungo dugun bigarren abestian, gainera, Jurgi Ekiza (Willis Drummond) eta Niko Etxarten kolaborazioa dago. Rafa Ruedak atera berri du Rueda izeneko diskoa. Aurreko saioetan diskoa ezagutzen hasi gara, gaur horrela jarraituko dugu, beste bi abestirekin. Hurrengo gonbidatua Hypoluxo, New Yorkeko bandaren hirugarren diskoak bandaren izena berea darama, zeina aldi berean Floridako herri baten izena den. Londonera salto egingo dugu hurrengo taldearen bila. Bertakoak dira PVA, Ingalaterrako talde dantzagarrienetako bat diotenez. Toner izeneko disko honetan hala ageri dira behintzat, erritmikoak eta funk ukitu dantzagarriekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Sis poetes sirians, pessebres i una mica de música

ol. Abe 11 , 2020
Aquesta setmana, la Jorja ens presentarà sis poetes sirians a El Racó de les Lletres, amb el llibre Jo soc vosaltres, Sis poetes de Síria, un recull de poemes escrits arran de la revolta de 2011, des de l’exili, des de ciutats sota setge, entre runes i bombardejos. A L’embruix […]

Honekin lotuak