Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi […]
Zero Zabor Bizkaian elkarguneak Zaldibarreko zabortegiaren kasuaren harira hondakinen kudeaketa larria salatu dute Eusko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Miren Basaldia eta Txapo Martinek irregulartasunen berri eman dute, eta beraien eskakizunak plazaratu dituzte. Argi utzi dute zabortegian gertatutakoa ez dela izan istripu bat. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten […]
Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker […]
Martxoaren 10etik 29ra bitarte, 29 emanaldi eskaini eta 120 sortzaile baino gehiago batuko ditu Loraldia jaialdiak Bilboko hamabost aretotan. Seigarren aldia du aurten, irrati tarte honetan antzerkiaren inhguruna mintzatu gara, hiru ikuskizun aipatu ditugu. Iparragirre, bihotzeko Jose Mari, Kontzertu eszenikoa izango da. Iñigo Legorburuk bardoaren emaztearen ahotsean idatzitako maitasun gutun […]
Guda zibilak iraun zuen bitartean egunkari desberdinek gertakariak irudikatzeko binetak erabiltzen zituzten. Txema Uriarte eta Aline Soberon ikerlariek gerrak Euskadin iraun zuen bitartean publikatu ziren binetak aztertu dituzte, zehazki 1936 eta 1937 urteen bitartekoak. Ikerketa horren emaitza izan da “Oroimenerako binetak” liburua. Bertan, hainbat bineta aztertu dituzte garai hartako testuinguru […]
Gure Platera, Gure Aukera ekimena eskola-jantoki osasuntsuagok eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin lanean dabil. Azken urteetan sentsibilizazio lanetan murgilduta dabiltza eskola-komunitatean ikasleek jasotzen duten elikaduraren inguruan hausnartzeko . Catering enpresek eskaintzen duten elikadura egokiena ez dela ohartuta aldaketak eskatzen dituzte. Gaur egungo egoeraren inguruan hitz egiteko, EHIGEko kidea den Lurdes Imazekin […]
Otsailaren 24an arratsaldeko 20:0etan hasiko da Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia. Arriaga Antzokian egingo den hasiera ekitaldia, Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendutako “Mi pequeño gran samurai” filmarekin hasiko da. Dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen du, testigantza eta bizipen ezberdinen bitartez. Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka […]
Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]
Garilak 26 erromeria taldea bere zortzigarren bira abiatuko du ostegunean . Kontzertu berezia egingo dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian gaueko 10etan. Taldearekin batera, hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak igoko dira oholtzara. Taldeko kitar jolea den Iker Alvarezekin jarri gara kontaktuan. Gonbidatuen artean, Esne Beltzako Xabi Solano, Revolta […]
Euskararen etxeak 2004ean hasi zuen bere ibilbidea. Orain berrikuntza prozesu batean barneratuta dago eta berrikuntza horien lehenengo fasea aurkeztu dute. Euskal Etxea Azkue fundazioak kudeatzen du eta berrikuntzen inguruan gehiago jakiteko Iurdana Acasusorekin, Azkue Fundazioko zuzendariarekin, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200218_EuskararenetxeaIurdana.mp3 Deskargatu hemen.
