Astelehenean liburu dendak ireki zituzten. Itxialdia indarrean sartu zenetik lehenak izan dira irekitzen eta hórrela kultura esparruan pertsiana igo dutenak izan dira. Bilboko elkano kalean kokatuta dagoen Louise Michel libururendara jo dugu, apirilean laugarren urteurrena ospatu behar zuen, datorren urterako utziko dute ospakizunak kontatu digu Enekok. Lehenengo egun hauetan denda egokitu eta lehenego berezoen bisita izan dute, pozik agertu da izan ere asko izan dira liburu dendatik pasatu direnak, nahiz eta egoera arraroa izan eta oraindik ere asko eta asko daukagun hausnartzeko gertatu denaz eta batez ere datorrenaz. Solasaldia gomendio ineteresgarriekin bukatu dugu.
Deskargatu hemen.