Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law […]
Montrealeko Ought taldearekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Sun Coming Down diskoa 2015ean grabatu zuten eta bertatik abesti luze bezain mamitsua ekarriko dugu, Beautiful Blue Sky izenekoa. Bigarren abestia euren azken diskotik aterako dugu (Room inside the World). Hurrengo taldea Fu Manchu talde kaliforniarra da. Azken bolada honetan entzun ditugun […]
Orain hemen. Bere lurrean eta lurrari ondo itsatsita. 2016an erabaki zuen Ainhoak etxera itzultzea, Gernikara, munduan zehar hamabost bat urte eman eta gero kooperazio lanetan han eta hemen (Kolonbian, Palestinan eta Bolivian, luzeen), nagusiki elkarte biren (Mundu Bat; Brigadas Internacionales) bitartez. Kooperazio zubiei nagusiki, nazioarteko gatazka guneetatik eskaera bi: 1. […]
La Topadora taldea izan dugu Bilbo Hiria Irratian, gaur bertan “Voy con todo” lana aurkeztuko dute zuzenean Kafe Antzokian. Ruben eta Enriko batu zaizkigu saiora. Nahiz eta jaio berria den taldea ibilbide luzea dute. Gehienak Vendetta taldetik datoz eta. “Voy con todo” izena jarri diote estreinako lanari izan ere musikari […]
BilbaoArtek Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumental saila esteinatuko du. Mark Cousins, Ipar Irlandako saiakeragile eta kritikaria da lanaren zuzendaria. Martxoaren 9tik aurrera, eta zazpi astelehenetan zehar proiektatuko da lana BilbaoArten arratsaldeko 19:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200306_WomenMakeFilm_BilbaoArte_.mp3 deskargatu hemen.
Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Greziako eta Turkiako mugetan errefuxiatuekin ematen ari den giza eskubideen urraketa salatu du. Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen parean kontzentrazioa egin dute. Horrekin batera, Balkanetako migrazio bideko egoera ere salatu nahi izan dute, adieraziz giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen ari […]
Eider Saragueta DREAM ikertaldeko koordinatzailearekin jarri gara harremanetan, “Translanguaging hezkuntza-eleanitzean ikerketa etnografiko bat” deituriko tesia kaleratu duelako. Lana osatzeko, EAE-ko eskola publiko batean egin du ikerketa. Tesia 6 kapitulutan banatuta dago, eta horiez arituko gara elkarrizketa honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200305_translanguaging_eider_.mp3 deskargatu hemen.
Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. Ia hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. […]
Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean interpretazio zentro bat estreinatu dute, Memoriaren Espazioa izenarekin. Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dago, zehazki bertatik apurtu zuten faxistek defentsa lerroa. Historiaren une horretako hainbat oroimen aurkitu daitezke bertan. Memoria historikoa gordetzeko nahiarekin 2017an hasi zen proiektua eta otsailean ireki ditu ateak. Gai honen inguruan sakontzeko […]
Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko […]
