Gaurko saioan maitasun erromantikoaz jardun dugu, mitoak hausten. Maitasun erromantikoa aztertzeko orduan, hainbat mito dira deseraiki beharrekoak. Horiek deseraiki ditugu gaurko saioan.  Alde batetik, bestearenganako sakrifizioaren ideia, gauza asko albo batera uztera behartzen duena. Bestetik,  maitasuna betierekoa delako ustea eta maitasuna bizitzan behin baino ez dela sentitzen pentsatzea. Guzti honetaz […]

Gaurkoan sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Egitura atalean Endika Alabort Amundarainek figuranteen egoerari buruzko hausnarketa ekarri du. Estatu mailan Jotajota, Juan Herrera CNTko kidea buru belarri  dabil sektorea mugitzen. Orain dela gutxi egoeraren berri eman zuen CNT aldizkarian. Kointura atalean Espainiako gobernu zahar eta berrien arteko hausnarketa ekarri du Jon […]

Atzerako kontaketarekin batera, zuzeneko saioa abiatu dugu du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak izan dira gurean; Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa. Hektor Ortega entzuten ari gara orain GOMUTAN saioko “Aratusteak, inauteriak, karnabalen bilakaera Bilbon” atalarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200222_hektor_ortega_ihauteriak.mp3 Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia, eta Joseba Rosales, jai arloko koordinatzailea ditugizan ditugu […]

Errealitatea koaderno batean marrazten dute ‘urban sketcher’ edo kaleko marrazkilariek. Ikusitakoa unean bertan  marraztu, eta, marrazkiak sarearen bidez elkarrekin banatzeaz gain, topaketak ere antolatzen dituzte. Barakaldoko Beurko ikastetxeko ikasleak Bartzelonan izan dira marrazkilari topaketa batean. Gorka Belasko irakasle eta marrazkilariak ekarri dizkigu bertan bizitakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200222_UrbanScheter.mp3 Deskargatu hemen.

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]

“Zapalduaren pedagogia” izeneko hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok otsailaren 26an Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.Hitzaldian izango dituenak mintzagai izan ditugu hizpide, lehengo norberaren askatasunaz jardun dugu. Herri honek bizi duen zapalkuntzaz.  Zapalkuntza hori izendatzea eta salatzea, edo kamuflatzea eta naturalizatzea, irakasle bakoitzak hartu beharreko erabakia da, baina biak ala biak dira […]