Lautan Hiru antzerki jaialdiaren bigaren edizioa hastear da. Iaz Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, hamaika ekitaldi anolatu ziren, horietariko bat Lautan Hiru jaialdia izanik. Ekimenaren arrakasta medio, aurten errepikatzea erabaki du Euskalzaindiak, iazko eragile berberekin; BIRA, Zazpikatu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin batera alajaina. Mikel Martinez aktorearen eskutik dakartzagu jaialdiaren inguruko xehetasunak. […]

1957an behartutako lurreratzea egin zuen hegazkin batek Ereagako hondartzan, Algortan. Modesto Pérdigo du izena egun hartako pilotuak, gutxi falta zaio 91 urte betetzeko,Historia benetan bitxia hiruka agerkarian.  Bestalde, azaleko gaia ekarri digu Unai Break, Alvaro “Alvin” Bayona kirolariari egindako elkarrizketa da. Arrisku kiroletan ibili da beti. Paraplegiko utzi zuen eskiatzen […]

Hiru egunetan zehar Bilbok Bilbao surf film jaialdia hartuko du. Nazioarteko surfari buruzko pelikula onenak biltzeaz gain, erakusketak, tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak, surf azoka gozatzeko aukera izango da. Zuriñe Larrazabalek ekarri dizkigu jaialdiaren zehetasunak. Ostegunean abiatuko da jaialdia Azkuna Zentroan eta asteburu osoan zehar pelikulak eta dokumentalak izango dira ikusgai Itsas […]

Bueltan da Lanaren ekonomia saioa. Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipenak ditu oinarrian. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazte arituko gara. Lanaren munduaren analisia egiten, Bilbo Hiria irratia Hordago eta Argia astekaria elkarlanean.Lan taldea handitu egin dugu, gaurko saioan Maitane Jaio Atela, Eki Etxebarria Respaldiza, Jon Bernat Zubiri, […]

Gaurko sexología atalean pelikula bat izan dugu hizpide Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin. The Normal Heart  1985eko Ryan Murphy estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da.Filmak 80ko hamarkadan New Yorkeko gay komunitatean GIBaren krisiaren hasiera kontatzen du, eta izurriteari buruzko egia azaltzen saiatu ziren hainbat aktibista homosexualen eta mediku jarraitzaileen […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak rokabilia izan du hizpide. Gaurko kantaria Gene Vivent dugu. Gene Vincent, rockabilly musikako abeslari estatubatuarra izan zen, «Be-Bop-A-Lula» arrakastagatik ezaguna. Oso goiz hasi zen gitarra jotzen. 17 urterekin armadan sartu zen, baina bertan behera utzi behar izan zuen moto-istripu bat izan ondoren. Norfolk-era (Virginia) itzuli ondoren, […]

  Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Hainbat atxiki dira grebarekin bat egin eta parte hartzera; besteak beste, pentsiodunek, feministek eta ikasleek beren ekarpena egingo diote duintasuna ardatz izango duen grebari. Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, […]

Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak.  Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]