Consonni argitaletxeak Alhondigako bi urteko egonaldia bihar amaituko du zuzeneko irrati showa eginez. Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, eta hitzarekin eta irratiarekin esperimentuak egin ditu, kultura kritikoa zabalduz. Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri […]
EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da Iban Zaldua eta egun, bertako irakasle ere bai. Hamaika liburu idatzitakoa da eta baita horiengatik saritua ere, hiru bider eskuratu baitu Euskadiko Literatur Saria. Gaurkoan ordea, “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” izeneko liburua izango dugu hizpide, gaur arratsaldeko 6.30etan irakurraldia eskainiko baitu Erandioko […]
Bertsolaritza ardatz, POTTO irratsaioaren beste ale bat aireratu dugu Bilbo Hiria irratian. Bertso-bazkari bitan izan gara: aurrena, gai-jartzaileduna, 2019ko urtearen hondarretan, Bilboko Miribilla auzoan lanean ari den Mirigorri kultura-elkartean izan zen saio mundialean kantuan aritu ziren Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio; bigarren bertso-bazkarian, ordea, ez zen gai-jartzaileri izan eta librean […]
Gaur goizeko 11:30etan hasi da 2020ko Bizkaiko txotx egunaren ospakizuna. Egun honekin hasiera eman diete sagardogileek eta sagardozaleek aurtengo txotx denboraldiari. 2019ak utzi duen uztari esker sagardoa egiteari ekin diote sagardogileek, eta produktua jada prest dago. Hori bai, betiko berezitasuna mantendu da: Bizkaiko sagarrekin egindako sagardoa izango da dastatu den […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Erreportaje nagusia Euskal Herriko eskubide sozialen kartak deituriko greba orokorraren inguruan egin dute. Azken urteetan kendutakoa berreskuratzeko etengabeko borrokan ari diren kolektibo zabalek eskatzen zuten “mobilizazio handia” egitea datorren astean. Australiako suteen ingurukoa artikula komentatu digu […]
Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala. Bihar abiatuko da ikastaroa, gaurkoa Gatxi izan dugu gurean Garabide elkartetik. Garabidek aurten beteko […]
Bizkaian guztira 66 ihesaldi joko daude, horietatik erdia baino gehiago, 46, Bilbon daude. “Escape room” edo ihes-gelak jada ez dira sekretua inorentzat. Hamahiru urte dira Silicon Valleyren lagun talde batek joko martxan jarri zuela. Bilbon badira urteak ihes gelak daudela, gero eta gehiago. Jende-multzo bat gela batean giltzapetu eta, emandako […]
Bilboko Arte Ederren Museoak, 2001az geroztik Iberdolaren eskutik bertako artelanen kontserbazioan dihardu, hauek jasan ditzazketen kalteak saihesteko asmotan. Horrela, Iberdrola – Museoaren kontserbazio eta zaharberritze egitasmoaren bitartez 48 lan tratatu zituzten iaz. Nabarmentzekoa da, horien artean zenbait artista Euskaldunenak daudela, esaterako, Isabel Baquedano nafarrarena, Ignazio Zuloaga gipuzkoarrarena, eta Roberto Laplaza […]
Bueltan dator Skakeitan musika talde donostiarra, ‘Nola Galdu Denbora’ izeneko disko berriarekin. Laugarren lana dute donostiarrek eta saltoa eman nahi izan dutela adierazi dute “bai eduki eta baita forma aldetik”. Aurrekoetan bezala Haritz Harreguyrekin burutu dute grabaketa lana, eta, hori gutxi balitz, Londresera abiatu dira soinu berrien bilaketan, Eliot James […]
Gaurko orduari hasiera emateko azken bolada honetan guztiz engantxatuta gauzkan disko bat ekarri dugu. Brittany Howard-en Jaime diskoa, hain zuzen ere. Jaime Brittanyren arreba txikia zen, minbiziak jota hil zena. Alabama Shakes taldea tarte batez utzi eta bakarkako bere lehenengo diskoa grabatzea erabaki du eta disko hori bere arreba zenari […]
