ZIENTZIALARI #117: Pirinioetako ur baliabideak (Ane Zabaleta)

Jakina denez, bizia uretan sortu zen, eta handik lehorrera zabaldu. Bestalde, ura ezinbestekoa dugu Lurrean biziak aurrera egin dezan. Hori jakinik ere, biziaren sostengu diren ur baliabideak oker ustiatzen, lohitzen eta kutsatzen aritu gara gizakiok denbora luzeegian. Orain, klima aldaketaren alarma larriak joka ditugularik, beste jarrera batzuk hartzen hasiak gara, zorionez, eta horretarako ezinbestekoa gertatzen zaigu ikerkuntza. Hain zuzen ere, UPV/EHUko ikertzaile talde bat halako ikerlan interesgarri bat egiten ari da azken urteotan Pirinioetan, hango ur baliabideen bilakaera ezagutzeko asmoz. Horretaz mintzatuko zaigu orain bertan lanean dabilen Ane Zabaleta ikertzailea.

Geologian lizentziatua eta Zientzian doktoratua da Ane Zabaleta. UPV/EHUko Geodinamika Sailean egiten du lan eta gaur egun Hidro-ingurumeneko Prozesuak ikerketa taldean ari da. (Argazkia: Kom bo).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gabriel Arestiko taupadak: konfinamenduan euskara etxez etxe

al. Api 13 , 2020
Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.

Honekin lotuak