SOINUGELA: Rockin’ Pneumonia And The Boogie Woogie Flu

Giza begiari ikusezina zaion birus ñimiño batek mundua izu-ikaratan jarri duen honetan, eritasunei buruz egin diren kantu ezagunenetariko bat ekarri digu Pedrok. Kantak Rockin’ Pneumonia and The Woogie Boogie Flu du izena eta rhythm and blues-aren arloan distira handiko izarra izatera iritsi zen Huey Piano Smith piano jotzaile bikainak grabatu zuen 1957an. Pedrok gogorarazi digunez, hau ez zen eritasun bati New Orleanseko musikariak egin zion kanta bakarra, baina bai, ordea, ezagunena. Eta musikaz eta eritasunez ari garela, zenbat kanta ez ote dira sortuko oraingo osasun krisia dela eta? Eta gehiago dena: horietarik zenbatek iraunen ote dute denboran, aipagai darabilgun honek iraun duen bezala.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #117: Pirinioetako ur baliabideak (Ane Zabaleta)

ig. Api 12 , 2020
Jakina denez, bizia uretan sortu zen, eta handik lehorrera zabaldu. Bestalde, ura ezinbestekoa dugu Lurrean biziak aurrera egin dezan. Hori jakinik ere, biziaren sostengu diren ur baliabideak oker ustiatzen, lohitzen eta kutsatzen aritu gara gizakiok denbora luzeegian. Orain, klima aldaketaren alarma larriak joka ditugularik, beste jarrera batzuk hartzen hasiak gara, […]

Honekin lotuak