Caostica-k, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 10.edizioa dakarkigu Bilbora eta zortzi egunez arazo sozialen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko du, zinearen eta bestelako diziplina artistikoen bitartez. Ostiralean hasi eta hurrengo larunbatera arte iraungo du jaialdiak eta zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da zeinetatik bi astelehenean izango diren eta beraz igandean ez […]

Euskal Herriaren Far West-ean bertsoa presente dago, eta horren erakusgarria ekarri dugu gaurko saioan. Urteroko zita da Barakaldo auzoan den San Bizenteko garagardotegian egiten den bertso-afaria. Aurten Jone Uria eta Jon Maia izan dira bertsotan, eta Idoia Anzoraindia barakaldar bertsolari, gai-jartzaile, irakasle eta eragilearen eskutik heldu zaizkigu Jonek eta Jonek […]

Ostailaren 1ean 40 urte beteko dira Batallón Vasco Español talde paramilitarrak Yolanda Gonzalez deustuarra hil zuenetik. Auzoko elkarteek omenaldi berezia prestatu dute urtarrilaren 31rako, ostirala. Mural berri bat inauguratuko dute 2016tik Yolanda Gonzalezen izena daraman plazan. Gainera, erakusketa bati hasiera emango diote eta otsaila osoan egongo da ikusgai. Erakusketan Yolandarekin […]

Urtarrilaren 30erako Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Euskal sindikatuekin eta eragile sozial ugarirekin bat eginez, Bilbo Hiria irratiko kideok gure atxikimendua adierazi nahi dugu. Euskararen normalizazioa bizitza esparru guztietara eraman nahia ardatz izanik,  bestelako eredu sozio-produktiboa eraikitzea, bizitza erdigunean jartzea, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna ematea, […]

Aquesta setmana, des del DE MICA EN MICA donem suport a la vaga general d’Euskal Herria i parlem de vagues històriques a l’Embruix de les tradicions. Al Denominació d’Origen escoltarem la banda sonora d’algunes vagues als Països Catalans. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/200124_demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetan, DE MICA EN MICAtik babesa emango diogu […]

Energiaren alorrean, telefoniarenean bezela badago, korporazio handiez beste, gure etxeko kontsumoaren bidez eredu kooperatibista bultzatzeko aukerarik. Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, iturri berriztagarrietatik sortutako argindarra merkaturatzen duena. Energia sorkuntzan ere badabil, instalazio hidrauliko eta fotovoltaikoak sustatzen. 2020 energia autokontsumoaren urtea izango dela ziur dago Jokin Castaños, Goienerreko sorkuntza arloko […]

Gaurko saioan emakume ijitoei ahotsa eman diegu. Saioa abiatzeko inspirazioa atalean “Feminismoa denon kontua da, politika pasio” Bell Hoopsen liburua izan dugu hizpide. Elkarrizketaren atalean Silvia Agüero Fernandez aktibistarekin egindakoa elkarrizketa ekarri dugu. Errioxan bizi da orain, Logroñon, eta bertan lan handia egiten ari da ijitoen kontrako mugimenduei aurre egiteko. […]

Gaurkoan Iñaki Palacios txistularia izan dugu bidelagun, “Lurra ardoa eta dantza”  lehenengo lana izan zen. Oraingoan “Harria” argitaratu du. Mulixka dantza taldeak eta Iñaki Perurenak elkarlanean. Musika, dantza eta poesia uztartu dituzte ikuskizunean. . Txistua da proiektuko protagonista nagusia, baina harria da oinarria, haren bidez josten baitira elementu guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200128_piper_InakiPalacios.mp3 […]