ZIENTZIALARI #114: Padurak (Ane Garcia Artola)

Padura, Fadura eta beste. Gugandik hain gertu ditugun leku horien toponimoa esaten dugula, ez gara konturatzen izen horiek errealitate fisiko bati egiten diotela erreferentzia. Eta porlanak eta hirigintzak koskaz koska eremu handiak kendu dizkietenez padurei, ohartu ere ez gara egiten haien gainean bizi garela. Baina padurak hor daude, egon, itsasoaren eta lehorraren arteko muga modura, menderen mendetan itsasoaren erasoak apalduz. Beraz, padurak berreskuratzea neurri egokia izan daiteke itsas mailaren larregizko igoerari eusten laguntzeko. Ane García Artolak asko daki horretaz, paduren berreskurapena baita bere ikerkuntza arlo nagusia.

2008an UPV/EHUn Geologian lizentziatu zen Ane García Artola. Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa izeneko unibertsitate masterra egin ostean, Geologian doktoretza lortu zuen 2013an. Egun Geologia irakasle atxikia da eta Harea-Itsas Bazterreko Geologia ikerketa taldeko ikertzailea ere bada. (Argazkia: X. Lauzirika).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRAKURKETA HAUTATUAK: Pipermin (Najib Mahfuz)

al. Api 6 , 2020
Najib Mahfuz egiptoar idazle ezagunak inork ez bezala deskribatu zuen Kairo hiriko jende behartsuaren bizimodua. Pertsona dohakabe horietako bat Pipermin da, hamabi urteko mutiko bat, kafetegi batean morroi lanak egin arren, sasilan horretaz harro dagoena eta pozik bizi dena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200403_IRAKURKETAK%206%20(Mahfuz).mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak