Gure denboraldiaren lehenengo saioa heldu da, eta ospatzeko sintonia berri bat ekarriko dugu. Zatikizun digital berria, Apple eta Amazon-ek aurkeztu dituzten produktu berriak eta domotikak ekarriko dizkigun tresna berriak gure elkarrizketetan egongo dira. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean281.mp3 […]

Pobreziaren Nazioarteko eguna  dela eta hainbat gizarte erakunde, sindikatu eta auzo elkartek elkarretaratzea deitu dute. Urriaren 17an,  goizeko 11.30etan Moyua plazan bilduko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzarainoko ibilbidea egingo dute. Pobrezia eta gizarte-bazterkeria ikusaraztea izango du helbururik behinena, horrekin batera, euskal erakundeek gaiaren harira konpromiso argi bat hartzea eskatzen dute, […]

Gaurkoan Garabidek antolatutako Hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldiko lagunak batu zaizkigu irratira. Euskal Herrian izango dira  16 partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute eta Euskal Herrian  formazio intentsiboa jasotzen dabiltza  hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Maialen Sobrino batu zaigu Garabiren eta ikastaroaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Ikastaroan parte hartzen ari diren bi lagun […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak Amy Winehouse kantariaren “Black to black” kantua izan du hizpide. Amy  Winehouse abeslari eta konpositore britainiarra izan zen, hainbeste musika genero landu zituen soul, jazz, rock and roll, ska nahasteagatik ezagun egin zena. 2003an Winehousek Frank bere lehen albuma kaleratu zuen; kritika baikorrak jaso zituen jaioterrian […]

Gaurko literatur podscastean Katixa Agirre idazlea dugu protagonista. “Habitat” ipuin liburuko “Fen shuiari errua” ipuina duzue entzungai. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Xerezade/Xerezade_20191010_Feng_Shuiaren%20Errua.mp3 Deskargatu hemen.  

Uribe kostako Hiruka aldizkariaren berri ekarri digu Unai Break. Urriko zenbakia errepasatu dugu berarekin batera. Bi gai aipatu ditugu, batetik Gurutzaontziak Getxon izaten ari diren eragina aztertu dute erreportaje nagusian. 2006an zabaldu zuten Getxon Bilboko Portuaren gurutzaontzientzako terminala. Hogei ontzi inguru ailegatu ziren Getxora estreinaldiko urte hartan; 2020rako, berriz, 60 […]

Aurten berriro katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa datorren astean abiatuko da eta matrikula irekita dago.Gaurkoan ikastaroen nondik norakoak ezagutu ditugu Elisabet Oliver irakaslearekin. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Bet-ek azaldu digunez, hastapen maila eta […]

Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, […]

Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]