Saio honen hasierarako disko zirraragarri bat ekarri dugu, Big Thief taldearen azkena: Two Hands. Euren aurreko diskoa U.F.O.F izena zuen eta dexentetan jarri genuen gurean. 2019ko maiatzean atera zen. Orain, disko berriarekin datoz, ordudanik bost hilabete besterik igaro ez direlarik. Disko ederra Brooklingo taldeak oparitu digutena. Londonetik datorren Black Midi izango da hurrengoa. Hauek ere disko berria dakarte: Schlagenheim. Aurreko saioan ere entzun genituen pare bat abesti eta oraingo honetan beste bi. Diskoak merezi baitu. Konposizio kiribilduak, giro mehatxugarriak. Disko indartsua, finean. Beste disko gomendagarri batekin segituko dugu, Beñat Antxustegik bere Phisys versus Nomos proiektuarekin argitaratu duen Arraro nioenean. Disko samur, heldua eta betea. Aurreko saioan ere entzuteko parada izan genuen eta hala egingo dugu honetan ere. Aurrera gure bidean Kim Gordon-en musika entzungo dugu. 80ko hamarkadan Sonic Youth taldeko kidea izan zen emakume honek disko esperimental harrigarria dakarkigu: No Home Record. Aukera ederra Kim Gordonen unibertso berezira sartzeko. Gaizka Insunzak bakarkako lehen diskoa aurkeztu berri du. Audience taldeko kideak interpretatzeko bere-berea duen modua erakusten digu disko honetan, ipar-amerikako sonoritateak eta batzuetan kabaret ukituak ere bai. Hannot Mintegiarekin batera noiz edo noiz agertu zen Young Talent Show izenpean, eta bertan jorratzen zuten bide bera da hemen agertzen zaiguna nonbait. Hori bai, konposizio propioekin. Disko gomendagarria. Bukatzeko Nick Cave musikari australiarraren azkena: Ghosteen.
Deskargatu hemen.