Guztira Bilboko Konpartsak federazioko 28 konpartsek jarri dute aurten txosna jaigunean. Moskotarrak konpartsan Aste Nagusia nola bizi duten azaldu du Iñigok. Tradizio luzeenetakoa duen konpartsetako bat da. Ekitaldi ugari antolatzen dituzte Aste Nagusiak irauten duen bederatzi egunetan. Betiko txapelketekin jarraituko dute: itsusien txapelketa, arrautza jaurtiketa, Erraldoia saria jaiak hobekien ordezkatzen […]

2007 urtean jaio zen Malas Compañias Zirku Taldea, eta ordutik zazpi ikuskizun sortu dituzte. Azkena, Prozak, urtebetez prestaketa lanetan aritu ostean apirilean estreinatutakoa. Gaur gaurkoz, bost kidek osatzen dute konpainia. Aste Nagusian bi egunez arituko dira ikuskizuna eskaintzen, gaurkoan Mikel Pikaza batu zaigu. Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra dakarkizuegu, barrea eta […]

Euskalgunean umeak dira nagusi jaietako goizetan; helduentzako eskaintza zabaltzeko, ‘Vermouth sessions’ antolatu dituzte. Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute euskalgunea. Jaiak euskaraz, ekologiatik eta elkartasunetik bizitzeko gonbita luzatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Urteurrenekin jarraituz 40 urte betetzen ditu Mamiki konpartsak. Emakumeon konpartsaren sorrera Aste Nagusia jaio eta urtebetera izan zen (1979), Bizkaiko Emakumeen Asanbladak jai herrikoi eremu berri horren partea ere izatea erabaki zuelako. Aldarrikapen feministen bozgorailua izateaz gain, jaietan emakumeentzako elkargune bat eraikitzeko asmoz jaio zen Mamiki. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Mamiki.mp3 Deskargatu hemen.  

Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa…   Gertuko magia ikuskizuna eskaini digu . Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_TorMagoa.mp3 Deskargatu hemen.

Feminismoa, okupazioa, ekologismoa, euskara, auzo bizitza… Bilboko Areatza aldarrikapenez betetzen da urteko asterik luzeenean. Altuera, forma eta kolore guztietako txosnak aurki daitezke, 29 konpartsa guztira bakoitza balio ezberdinekin baina denak bat eginda jai herrikoi eta parte hartzaileen alde. Arriaga atzealdean kokatuta da beti, gazteen konpartsa,. Kaskagorrik 30 urte betetzen ditu […]

Zazkel taldeak gaur gauen Triangune  gunean izango da zuzenean. Hitzordu hori aitzakia hartuta Etxahun eta Irati batu zaizkigu Bilbo hiria irratira. Bi disko kaleratu dituzte, eta maketa bat, Bata, Zazkel eta azkena Ez entzun deiturikoa, laster lan berri kaleratuko dute Aizkorak Zorroztuz taldearekin batera. Uda honetan kantu berri bat Estatu […]

Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi […]