Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]
Klima aldaketaren inguruko bi kontu ekarri ditugu gaurkoan hizpidera. Alde batetik, martxoan Change The Change nazioarteko konferentzia antolatu zuten Donostian. Bestetik, Gasteizko Errekaleor auzoan bizilagunek klima aldaketaren aurrean hartu duten jarrera aztertu dugu. Donostiako topaketara aditu zenbait etorri dira gauza interesgarriak esatera, baina ez dituzte antolatzaileen asmoetan dauden Abiadura Handiko […]
Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa […]
‘Maitasuna politikoa da’ Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira ikastaroan, Ula Iruretagoiena bertan izan da. Arkitektura, emozioa, akzioa […]
Gaurko saioan Nilufer Yanya izango da lehena. Emakume britainiar honek estraineko diskoa atera berri du Miss Universe izenarekin. Bere musikak eragin ugari ditu, hala nola, indie rock, soul edo jazza. Jeff Tweedy ezaguna dugu Uncle Tupelo edo Wilco bezalako taldeetan jo izan zuelako, bakarkako bideari ekin zionetik hiru disko atera […]
Per obra d’un encanteri lingüístic, en Josep ens transporta al primer jorn de la 3a Trobada de professorat de català. Sortint del Centre Català de Luxemburg, volarem per tota europa a cavall d’una ce trencada màgica. La bruixa del Maresme ens portarà al Canigó a buscar la flama. I recordarem […]
Ehun eta hogeita bost pertsonak abiatuko dira gaur Bilbotik hego mugarako autobus bidaian, Ceuta eta Andaluziara, giza eskubideen urraketa, solidaritatearen kriminalizazioa eta espazio neofaszisten hazkundea salatzeko. Bederatzi egunetako bidaia izango da uztailaren 21era arte luzatuko dena eta jomugatzat Europako hego muga izango duena, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla […]
Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko. Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]
Manchester inguruko Bolton hirian sortu zen 1976an Buzzcocks izeneko punk taldea. Pop kutsuko kantutegia egin zuen Pete Shelley eta Howard Devotoren taldeak. Singles Going Steady LPan taldearen hainbeste single batu ziren eta, askoren ustez, punk garaiko diskorik onenetakoa izan zen. Bertatik lau kantu entzun ditugu, aste honetako urrezko kantutik abiatuta: […]
