MUSIBLA #81: Diabolo Kiwi, Mitski, Olatz Salvador, Tweedy, South San Gabriel, Maddi

Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak funka du ardatz. EHZ festibalean egongo dira. Mitsuki Laycock, Mitski bezala ezagunagoa, Amerikar-japoniar bat da. Duela gutxi disko gogoangarria kaleratu zuen Puberty 2, orain beste disko sendo batekin dator: Be the Cowboy, 2018an kaleratutakoa. Bertatik pare bat abesti ekarri ditugu. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik diskoarekin estrainatu zen aurreko urtean, bere konposizioak ontzen teklatuen atmosferak nabarmentzen dira eta Olatzen ahotsa eta istorioak. Jeffrey Scot “Jeff” Tweedy Illinoisen jaioa, kantugile eta poeta amerikarra da eta Warm diskoarekin ekarri dugu gurera. Ibilbide luzea duen musikaria da eta esperientzia hori biltzen da disko honetako konposizioen soiltasun dotorean. South San Gabriel taldea Texasetik dator eta hango desertuen zabaltasun eskerga sumatzen da haien abestietan. Centro-matic proiektutik datoz musikari guztiak. Gaur ekarri ditugu Welcome, Convalescence diskoarekin, 2003an kaleratu zuten. Maddi Noguera bakarlari gisa kantatzen hasi zen eta 2016an sei abestitako disko bat kaleratu zuen, Ezagutu, onartu, maitatu. 2017an bere izena daraman taldea osatu zuen Xabier Etxeberria “Pitxu”, Haritz Cid eta Julen Goikoetxearekin batera eta Ying Yang diskoa kaleratu dute. Bertatik abesti pare bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Sexu erasoak ekiditeko behin betiko gida” aurkeztu du Gurenduz psikologia zentroak

ar. Aza 12 , 2019
Gurenduz Psikologia eta Sexologia Zentroak “Sexu erasoak ekiditeko behin betiko gida” aurkeztu zuen pasa den ostiralean, azaroak 8. Gida berritzaile hau, balizko erasotzaileari dago zuzenduta eta sexu erasoak ekiditeko zazpi urrats ematen dizkio. Gainera hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, bere hedatzea errazteko helburuarekin. Ziortza Karranza Gurenduz Zentroko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak. […]

Honekin lotuak