Courtney Barnett izango da entzungo dugun lehenengo artista. Australiatik dator eta bi disko baino kaleratu ez baditu ere, esan dezakegu ibilaldi lorios bat izan duela hainbat eta hainbat sari eta nominazio apaindu dutelarik. Bere azken diskotik Tell Me How You Really Feel izenekotik pare bat abesti ekarri dizkizuegu. “Dream pop” […]
Tarbeskalea saioaren hirugarren alean inspirazioa iturri Mafalda izan da. Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena “jarraitzaileentzako aldizkaria” litzateke. Fanzineak, izenak berak azaltzen duenez, gai baten bueltan bildutako jarraitzaileei zuzendutako argitalpenak dira. Gehienetan jarraitzaileek eurek egina ere. Gai hauek ia-ia genero bihurtu dira honezkero. Zuk […]
Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute. Josetxik ekarri dizkigu txostenaren xehetasunak. […]
Hoje Ireki Gaiola trasladase a o bairro gipuzkoano de Trintxerpe. Da man do historiador Xosé Estévez afondamos na zona cero de amnesia histórica deste histórico bairro galego-euskaldún. https://bilbohiria.com/docs2/2019/irekigaiola/190618_irekigaiola-Xose_Estevez.mp3 Deskargatu hemen. Gaurkoan, Ireki Gaiola Pasaiako Trintxerpe auzora egin du bisita. Xosé Estévez historialariaren eskutik, auzo euskal-galiziar honen amnesia historikoaren zero gunera […]
Ibilbide luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak. Ekainaren 28 koordinakundeak urteak daramatza Bilbon eskubideen alde borrokatzen. Aurten ere urtero egin bezala, ekainak 28an manifestazioa antolatu dute, Stonewalleko erreboltatik 50 urteurrena ospatuko dute, borrokak darrai lelopean. […]
Robert Fripp-en King Crimson taldeak dakarkigu gaurko urrezko kantua. Mojo aldizkariak uztailerako zenbakian 12 kantuko bilduma bat aurkeztu du CD batean. Bertatik Epitah kantua entzun dugu. Jatorriz 1969an konposatua, 2017an Live in Vienna grabazioan zetorren bertsioa. Jarraian beste lau kantu esanguratsu entzun ditugu King Crimson artxiboetatik aukeratuak: 21st Century Schizoid […]
Saio honetan, Bilboko Manga eta Japonia Kultur Azokatik zuzenean emititzen dugu, eta aprobetxatzen dugu E3aren berriak ekartzeko, 5Garen agerpena komentatzeko, eta Pirateria akusazio berriak aztertzeko, dena japoniako teknologia berrien konpainiarekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean279.mp3 Deskargatu hemen.
Sexismoa kirolean, Intersexualitatearen inguruan berba egin dugu horretarako azken hilabeteetan gertatutako albistea izango dugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Beste behin, matxismoa ezjakintasun sexualaz baliatu da emakumeen lekua kirolean eskoratzeko. Kiroleko arbitraje-epaimahaiak, Mokgadi Caster Semenya, emakume atleta hegoafrikarra, umiliatu berri baitu atletismo femeninoaren zuzentasuna babesteko helburupean. Tribunal horrek atletak testosterona kantitate […]
Gaurko bertsioa saioan Neil Youg kantariaren “Harvest Moon” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Neil Young, nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). […]
Nik sinesten dizut liburua izan dugu mintzagai Samara Velte kazetariak idatzi du. 2016ko sanferminetako talde bortxaketa du oinarri, eta bortxaketaren kultura aletu, ulertu eta desagerrarazten laguntzea du xede. 2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor […]
