Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emanaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, ekainaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, uztailaren 12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emanaldiak izango dira. 2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak […]
“Irtenbidera, etorkizuna askatu” agiria plazaratu dute 11/13ko auzipetuen aldeko agiria. Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta, oraingoz, 150 bat lagunen babesa jaso du.Agirian gogorarazi dute irailean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 urte eskatzen dizkietela: “Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar […]
Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak-kalealdiak, bere 20. edizioa egingo du aurten, Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango ditugu, aurreko edizioan baino %20 gehiago, eta horietako asko Casilda Iturrizar parkean izango dira. Aurtengo edizioan ere parkeak apainketa berezia edukiko du hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi […]
Abuztu amaieran Biarritzen egingo duten munduko zortzi herrialde boteretsuenen goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartaraztea da G7 Ez! Plataformaren helburua. Asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon. Plataformako kideek salatu dute estatuburu horiek goi bileran hartuko dituzten erabakiek klima aldaketa bultzatzen, […]
Gizon zuri hegemoniko ekozidaren figura aztertu dugu gaurko saioan. Feminismotik hartutako kontzeptua hartu dugu, ikuspegi ekologistatik ezaugarri ekozida erantsita. Ingurugiroa bost axola zaion eta erregai fosilak erretzen jarraitzearen aldeko jarrera aktiboa erakusten duen gizon heterosexual menperatzailea dugu, balio eta jarrera kultural hegemonikoak darabiltzan gizona da, boteretik dakusa gizartea eta destaina […]
Gaurko saioa hamakarekin jaialdiz jaialdi ibili gara. Udarekin batera datozen jaialdia batzuk izan ditugu hizpide. Ekainaren 28, 29an Abanadoibarran Lekuz Leku jaialdiaren XV. Edizioa ospatuko da, bertan izango diren dantza piezak izan ditugu hizpide. Armintza Txapel Reggae 2019ko artisten zerrenda prest dago, uztailaren 13an ospatuko da. Aurten festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde […]
Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne, gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza […]
Aupa! Benjamin Biolay-k 2005ean kaleratu zuen A l’origin izeneko diskoa eta hori berreskuratu nahi izan dugu saioari hasiera emateko. Egile frantziar honek ibilbide luzea eta interesgarria dauka. Jarraian Insecure Men taldea. Beste noizbait ere azaldu da gure gonbidatuen artean. Saul Adamczewski-k sortutako proiektua da. Adamczewski Fat White Family taldeko gitarra […]
Aquesta setmana, al De mica en mica, tenim l’honor d’escoltar a Montserrat Aymamí, del Casal Català de Grenoble. La Jorja ens parla de Montserrat Abelló i Soler, poetessa i traductora tarragonina i l’Albae ens transmet la llegenda de La Pedra Llarga. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190524-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetako saioan Grenobleko casaleko Montserrat […]
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]
