Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Festa izeneko azoka-topaketa Bilboko Zabalgune Merkatuan egiten ari da azaroaren 8an eta 9an, eta aurten izaera aldatuta dator: “Ez da azoka soila izango, partekatu, ikasi eta ospatzeko lekua baizik”, diote antolatzaileek. Saio berezia egin dugu bertatik eta horrela adierazi digu Blanca Boix REASko kideak: “ekonomia egin ekonomia aldatzeko”.
GoiEner gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat da. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan. Gainera, lankidetzan jarduten du helburu berdinak dituzten beste elkarte batzuekin. Ane Garavillak azaldu digu.
Euskal Herrian finantza-etikoetan interesa zuten hainbat talde elkartu, eta 2003an Fiare Fundazioa eratu zuten, banka etiko baterako oinarriak ezarriko zituzkeen herritar mugimendu aktiboa saretzeko. 2005ean Banca Popolare Etica erakundearen agente izateko kontratua sinatu zen, Europa osotik gehien interesatu zitzaien ekimena baitzen gurea, eta hala ekin genion Espainian finantza-bitartekaritza jarduerari, Itziar Sobrinok azaldu digu.
Aurtengo edizioa OlatuKoop-ekin batera antolatu du REASek. Ez da lehen aldia ekonomia eraldatzailearen sarea merkatu sozialaren antolaketan jarduten dela, Bilboko Zabalgune Merkatuan, azaroaren 8 eta 9an. Mikel Olaiz izan da gurean.
Peñascal kooperatiba eta bere baitako Eureka, Iturritek eta Laiatzen ekimenak ezagutu ditugu Alberto eta Aitorren eskutik.
Kriketa enpresak serigrafia lanak egiten ditu Larrabetzun. Irenek tailerren nondik nolakoak ekarri dizkigu.
Saio osoa entzuteko:
Saioa deskargatu hemen.