SOINUGELA: The Beatles, Frank Solivan & Dirty Kitchen, Carmen Mc Rae, Kiko Veneno, Belatz, Rupie Edwards, Rhianon Giddens

Aurten The Beatles-en Abbey Road diskoaren 50. urteurrena izanik, edizio berria kaleratu dute. Guk aste honetako urrezko kantu legez John Lennon-en Come Together abestia entzun dugu bi grabazio ezberdinetan. Abbey Road disko honetatik beste kantu batzuk ere dastatu ditugu: Something eta Here Comes the Sun.

Frank Solivan & Dirty Kitchen bluegrass talderik onenetakoa da gaur egun. If You Can’t Stand The Heat euren azkenengo diskotik bi kantu entzun ditugu: Crave eta Rikki Don’t Lose That Number.

The Beatlesekin hasi gara gaur eta orain berriro ere euren abesti batzuk entzungo ditugu, baina Ameriketako Carmen McCraek abestutakoak. McCrae jazz esparruko kantaririk garrantzitsuena zen eta 50eko zein 60ko hamarkadetan 1970ean, Jerry Wexlerrek Miamiko Criteria estudioetara eroan zuen Mc Crae, pop-rock eremua gehien hurbildu zen diskoa egiteko. Jim Dickinson eta Charlie Freemango Memphiseko Dixie Flyersekin grabatu zuen Carmenek. Kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Something, Here, There, and Everywhere, Carry That Weight, I Want You eta Breakfast in Bed.

Soinugela honetan beti maitatu dugu Kiko Venenok aurten grabazio berria ekarri digu. Ez da guztiz berria Kikorentzat, baina Sombrero roto bilduma honetarako programazioak eta tekno-teknikak erabili ditu Kikok hamar kantuak ekoizteko. Istorio eta espirituari begira oso disko ederra eskaini digu berriro ere. Kantuok entzun ditugu: La Higuera, Autorretrato, Yo quería ser español, Sombrero roto eta Ojalá.

Gernikako Belatz taldeak Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehiaren 2018ko edizioa irabazi zuen eta Baga Bigak kaleratu berri duen bigarren diskoaren argitalpena lehiaketaren saria dugu. Bertatik entzun ditugunak 7/4, Surikatoak.

1966an Rupie Edwards Jamaikako produktoreak orain berreskuratu den Jon can’t Wine LPa egin zuen. Bertatik hiru kantu entzun ditugu: The Big Sin Thing (Time Is Tight), The Magnificient Seven eta Each Day (Gregory Isaacs-ekin).

Rhianon Giddensek Francesco Turrisirerekin There is No Other disko berritik aukeratu ditugun kantuak AEBetako herri kantutegitik hartutakoak dira: Wayfaring Stranger eta Little Margaret.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ispilu: Heart of Gold (Neil Young)

al. Aza 11 , 2019
Gaurko saioan Neil Young kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Gaurkoan 70 hamarkadako hasiera joan salto egin du,  Neil Young nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarraren eskutik. Azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & […]

Honekin lotuak