Duela 41 urte eman zitzaion hasiera Bilboko Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokari. Aurtengo edizioan 42 saltoki ezberdinetan eskura daitezke liburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko zein estatuko zenbait lurraldeetatik bertaratutako liburu-saltzaileak aurki daitezke, Euskadiko Liburu Ganbarak, Udal, Foru Aldundi eta Jaurlaritzako kultur sailarekin batera antolaturiko Azoka honetan.
Urriaren 25ean eman zioten hasiera Azokari eta azaroaren 10era arte iraungo du. Bilboko Areatzan daude kokatuta postuak, 11tatik 2etara goizez, eta arratsaldez berriz, 5etatik 9etara.
Deskargatu hemen.