Bilbao Maker Faire festibalak zientzia eta artea elkartuko ditu asteburuan

Espacio Openek berriz antolatuko du aurten Bilbao Maker Faire festibala. Honek beti apustua egin du teknologia kreatiboen alde, eta 7. edizio honetan gizarteari azkenengo berrikuntza teknologikoak hurbiltzea izango da helburua. Antolakuntzaren hitzetan Maker Faire zientzia eta artea lotuz sortzen den ekitaldia da. Gaur egun 200 hiri ezberdinetan antolatzen da eta guztiek ezaugarri komun bat daukate: kultura digitala eta ‘Make Yourself’ teknologien erabilera kreatiboa.

Edizio honi buruz eta festibalak eskainiko dituen berrikuntza guztiei buruz hitz egiteko Ainhoa Riveiro izan da gurekin, festibaleko produkzio taldeko kidea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Tristtan Mourguy musikariak “Sargia” lana aurkeztu digu

az. Urr 30 , 2019
Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira […]

Honekin lotuak