MUSIBLA #79: Interpol, Sharon Jones, Morphine, Cromm Fallon, Piztiak, Mary Gauthier

Saio honetan berritasun handirik ez, aurreko saioetan han-hemen entzun ditugun taldeak ekarri ditugu. Hasteko New Yorketik datorren Interpol taldea. 1998an sortu zen eta 7 disko dituzte kalean. Azkena EP bat duzue A Fine Mess izenekoa. Bertatik bi abesti indartsu. Eta soinua eta estiloa erabat aldatuz Sharon Jones soul abeslari bikainaren bi abesti entzungo ditugu. Sharon Jones berandu heldu zen musika zirkuitura, 40 urterekin “deskubritu” zuten eta bi hamarkada geroago, 60 urterekin zendu zen. Soul garden eta boteretsua. Mark Sandmanen Sandbox diskoaren haritik Morphine taldearen musika ekarri genuen gogora eta aurreko saioan bi abesti jarri genituen. Saio honetan halaxe egingo dugu, izan ere, garai bateko talde honek gure belarriak limurtzeko abildadea baitu oraindik ere. Cromm Fallon Electric Bloom diskoaren azken aleak ekarri ditugu gaurkoan eta segidan, Piztiak Gabeko Kalapitxixak diskoarekin. Disko hau gutizia bat da. Atera zenean 2013an oso kritika onak izan zituen eta oraindik ere disko aparta dela iruditzen zaigu, diskoari izena ematen dion abestian erreparatzea besterik ez dago hori egiaztatzeko. Ex Hex taldeak It’s Real atera dute eta power popa egiten maisuak direla berrestera etorri dira grabazio berri honekin. Azkenik, Mary Gauthier amerikarraren abesti pare bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokaren 41.edizioaz gozatzeko aukera egongo da azaroaren 10era arte

ar. Urr 29 , 2019
Duela 41 urte eman zitzaion hasiera Bilboko Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokari. Aurtengo edizioan 42 saltoki ezberdinetan eskura daitezke liburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko zein estatuko zenbait lurraldeetatik bertaratutako liburu-saltzaileak aurki daitezke, Euskadiko Liburu Ganbarak, Udal, Foru Aldundi eta Jaurlaritzako kultur sailarekin batera antolaturiko Azoka honetan. Urriaren 25ean eman zioten […]

Honekin lotuak