Gaur hasi da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelopean gure esku dago dinamikak protestak deitu ditu gaur arratsalderako. “Erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat” izango da, Gure Esku Dago dinamikak salatu duenez. Horregatik, mobilizazioak antolatu ditu, “preso politikoei babesa adierazteko eta bidegabekeria […]

Londres eta New Yorken XIX eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren XVIII. edizio honetako protagonista. Aurtengo edizioan bi hiri handiren dinamika kultural eta musikal sendoari eskainiko dio arreta: Londres eta New York. Behako horrek zentzu osoa hartzen du bere baitan hartzen dituelako Londresen edo New Yorken musikalki “sortu” edo […]

Gaurko saioan “In the air tonight” kantuaren bertsioak ekarri ditu Rafa Ruedak. Phil Collins ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzaile bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen. 1981ean bakarkako bere lehen lana argitaratu zuen, “Face Value” deiturikoa, bertan aurkitu dezakegu “ In the air tonghit” kantua. […]

Gaurko saioan ikus entzunezkoen inguruan arituko gara, sexologia atala dugu plazera zeure eskuetan. Datozen saioetan filmak izango ditugu aztergai. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Horregatik atal honetan zinemara begira jarriko […]

Amamak ezin ditu bilobek ekarritako txostenak irakurri. Lur eta hodeik agian amamak dislexia daukala pentsatzen dute. Bere ikaskide batek ere irakurtzerakoan arazoak dituela esaten diote, lagun honen ustez hizkiak mugitzen dira. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190207_gaurezdagoeskolarik_letrabihurriak.mp3 Deskargatu hemen.

Inauteriak iragarriko dituen kartela ezagutzera eman dute gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean  aratusteak ospatuko dira Bilbon. Ohikoa den moduan horiek iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea  José Ángel Ligero Martinezena izan da, “Sardinita disfrazada” lanagatik. Beste behin ere, herritarren parte-hartzea erabakigarria izan da behin betiko aukeraketan, 4.139 boto erregistratu baitira.  Kartel […]

Euskadiko Gazteria kontseiluak emakumeek eremu publikoan parte hartzerakoan dituzten beldur eta oztopoak identifikatu ditu Eragin plazandre txostenean. 2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu zenuten  Bizkaia Aretoan .Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn eremu  publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, espazio publikoan, plazan  egoteko dituzten beldur eta oztopoei […]

Bertsolaritza hizpide dugun saioan, bertso freskoak ditugu opari. Ageda martiriaren bezpera egunean, urtero legez, Bilbon ibili ginen Algara konpartsako kideak (potojorran bertso-eskola geriatrikoaren laguntzaz). Kantuak eta koplak izan ziren nagusi. Ezin ahaztu ekainaren 26an Barañainen izan zen Bertso-eguna. Bertsoen aukeraketa diktatoriala, Bilbo Hiriaren POTTO saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/190205_potto.mp3 Deskargatu hemen.