Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu. Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den eraiki nahi den auzoa. Politika, ekonomia eta hiria nahasten diren proiektua da.
Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, […]