Euskal Herria itsasora begira egon da betidanik. Garai batean gure arrantzaleak urruneko itsasoetaraino iritsi baziren ere balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan ibili dira gehienbat, eta inguruko ur horietan makina bat arrain espezie harrapatu eta ustiatu dituzte. Baina itsasoaren erabilera era jasangarrian egin ezean, itsas baliabideak agortzeko arriskua egon liteke. Zorionez, zientziak asko bai asko egin dezake, arrantza ustiapenak arrazoizkoagoak izan daitezen. Honetaz hitz egingo digu, hain zuzen ere, Leire Ibaibarriaga ikertzaileak gaurko saioan. UPV/EHUn Matematikan lizentziatu eta Lancaster Universityn Estatistikan doktorea da Leire Ibaibarriaga. AZTIko Itsas Ikerketa sailean dabil lanean, arrantza kudeaketa jasangarrirako estatistika ereduak lantzen. (Argazkia: William Warby).
Deskargatu hemen.