HAUXE GURE LURRA: Ekologismo soziala eta ekosozialismoa

Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten arabera antolatzen baditugu, horretxeren arabera antolatu beharko ditugu naturarekikoak ere indibidualismo posesiboaren eta kapitalismo alienatzailearen kontrako jarrera da hau. Ekosozialismoak sozialismoaren eta ekologismoaren ideiak uztartzen ditu, ekosozialistek kapitalismoa gizartearentzat zein ingurugiroarentzat kaltegarria den sistema dela pentsatzen dutelako. Ezkerreko gobernu eta alderdi zenbaitek izandako jarrera eta politika produktibistak ere kritikatu dituzte, hortaz, ekologia baztertzen dutelako.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dena prest Korrika Garesetik abiatzeko, Mertxe Mujikak ekarri dizkigu xehetasunak

az. Api 3 , 2019
Euskararen aldeko lasterketak bihar arratsaldeko 17:00etan emango ditu lehen pausoak. 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da Gasteizera, apirilaren 14an. Euskararen alde “klika egitea” du lelo aurtengo Korrikak. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu Korrikak helburu. Mertxe Mujika AEKo koordinatzailea izan da gurean. Urte honetako […]

Honekin lotuak