ZIENTZIALARI 92: Klima aldaketa eta kutsadura (Maren Ortiz Zarragoitia)

Maren Ortiz Zarragoitia gonbidatu dugu gaur Zientzialari saiora. Biologoa da bera eta buru-belarri dabil kutsadurak izakiengan duen eragina ikertzen. Kutsadura izango da, beraz, gaurko saioaren abiapuntua, baina, hortik hasita, beste zenbait gai garrantzitsu aipatuko dizkigu Marenek, hala nola gure inguruko ekosistemen egoera eta klima aldaketaren ondorio kaltegarriak, puntu guztiak azken urteetan egiten dabilen ikerketan oinarriturik.

Biologian lizentziatu zen Maren Ortiz Zarragoitia 1998an eta UPV/EHUn zientzia berean doktoratu 2005ean. Irakaslea da unibertsitate honetan Zientzia eta Teknologia fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailean eta itsas organismoei kutsadurak dakarzkien ondorioak ikertzen dihardu azken aspaldion. (Argazkia: Anboto).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bobbie Gentry, Sandy Denny, Karen Dalton, Rosalia, Judee Sill

lr. Ots 23 , 2019
Bobbie Gentryk. 1967an arrakasta itzela izan zuen Ode to Billie Joe abestiarekin. Istorio gotikoa dugu gure gaurko urrezko kantua, country eremukoa jatorriz, baina pop munduan ere ibilbidea izan zuena. Gentry 70eko hamarkada bukaeran erretiratu zen, baina oraindik ditugu gogoan berak egindako abesti zoragarriak. Beste lau kanta entzun ditugu: Fancy, Louisiana […]

Honekin lotuak