‘Mugak Zabalduz’ karabana Euskal Herrian ibiliko da larunbatetik astelehenera bitartean. Hendaian hasiko da karabana, eta larunbatean bukatuko da Bilbon. Migratzaile eta errefuxiatuek izaten dituzten mugak identifikatu eta salatuko dituzte geldialdiak egingo dituen leku bakoitzean. Itziar Fernandez Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidearekin berba egin dugu. Hendaiako CIE-an abiatu eta Santurtziko porturaino […]
Etxean jaso zuen txikitatik; irakurri, ikasi, jolastu, ikertzeko ohitura. Horrek mugitu du bizitza osoan Jabi Goitia, euskera ardatz. Hamarkadak ingeniari lanetan (“askatu berri naiz”, 67 urteko motorzaleak), jada 14 urte zenetik, euskararen barnera begiratu izan du sakon eta 40 urte baino gehiagotako ikerketak liburuetara ekartzen dabil azken aldian. Euskara aberatsez […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko faseak aurrera darrai, eta asteburuan hiru saio izan dira: zapatuan, Otxandion; eta, domekan saio bikoitza (goiz eta arratsaldez), Ondarrun. Hiru saio horietan izandako bertso ale preziatuenak ekarri dituzte gaurko saiora Josu zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Otxandion garaila Josune Aramendi izan da; Ondarruko goizeko saioan Peru Vidal […]
Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko […]
1980ko hamarkadan maketak soilik grabatu zituzten Bizkaiko taldeen inguruko liburua argitaratu Andoni Fernandezek “Mierda de Bizkaia y sus grupos maqueteros de punk 1977-1989”. Liburuaren hazia Deustuko Gazte lokaleko Txori Dendan hasi zen. Andoni Fernandez izan dugu gurean, betidanik maite izan du punk batez ere 80 hamarkadako punk. Saioan Oier Guillanen […]
Gaurko saioari hasiera emateko Rafa Ruedaren Hiri Kristalezkoa azken diskoa ekarri dugu berriz ere Little Cowboy edo Jon bezalako harribitxiak entzuteko. Diskoaren aurkezpen biran buru belarri dabilen honetan eta diskoen bizitza gero eta laburragoa den garaiotan, ondo dago lan bikain hau ez ahaztea. Hurrengoa zerrendan A. Savage , hots, Andrew […]
Espazioak berreskuratzeko ekimenean Atxuri auzoan Lokomotorak taldea martxan jarri da, Zer behar du Atxurik, auzoa ez dago geldi kantatzen dihardute. Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko LOKOMOTORAK prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan. Igor Uribe izan da gurean. Atxuriko auzoko hainbat eragilez osatutako taldea gara, eta […]
Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra. Naturaren defendatzaile unibertsala eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela 200 urte betetzen direla-eta, jaialdiak hausnarketa piztu nahi du, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin […]
Inork ez daki zerk sortzen duen, ezta nola osatzen den. “Gaixotasun” honen azpian egon daitezken arrazoiak azaltzen saitu da gaurko saioan Oier Gorosabel. Gero eta paziente gehiago daude gorputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kexu direnak. Paziente horiek medikuz mediku pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “zurea nerbioak dira” eta […]
Aste honetan, saio berezi eta borobila egin dugu, Spotify, Telegram, Pepephone edo Europar Batasunarekin batera. Saioaren istorioak errepasatu ditugu, eta hainbat momentu eta soinu ekarri ditugu gogora. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean250.mp3 Deskargatu hemen.
